Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Zinemaldiaren barruan egin den Euskal Zinemaren Galan izan da

2016.eko irailak 20

Iñigo Urkullu lehendakaria, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren barruan, Victoria Eugenia antzokian egin den Euskal Zinemaren Galan izan da. Lehendakariarekin batera izan dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi.

Saioaren aurkezlea Jon Plazaola aktorea izan da eta Francesc Escribano Royo zuzendariaren Buscando a Aguirre dokumentala eta Patxo Telleria de la Fuenteren Igelak filma ikusi ahal izan dira bertan. Zinemira saria ere eman zaio Ramón Barea aktoreari.

Galan izan dira, aipatutakoez gainera, Donostiako alkate Eneko Goia, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Eider Mendoza, Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinos eta EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbe. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko irailak 27

    hay que apoyar el cine @iurkullu yo estoy de acuerdo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)