Berriak
Eu

Ibaizabal ibaiaren Urbi-Bengoetxe tartean egindako lanok ur-hustutze ahalmena bikoiztu dute uholde-arriskua gutxitzeko

2016.eko irailak 21
  • Eusko Jaurlaritzak eta URAk ur-hustutze ahalmena handitzeko lanok burutu dituzte Ibaizabal ibaiaren Urbi-Bengoetxe tartean, Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen eremutik ibaian gora
  • Fase honetako lanok azaroan bukatuko dira: ertz-egonkortzea eta azkeneko ukituak egindakoan
  • Ibaizabal ibaia bideratu egin da Nerbioirekin bat egiten duen gunetik Bengoetxeko presaraino: 600 m³/s-tik 1200 m³/s-ra handitu da ur-hustutze ahalmena tarte horretan

 

Basauri-Galdakao 16.09.21URAk eta Eusko Jaurlartitzak Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak Urbi- Bengoetxe tartean bideratzeko lanon bigarren faseak 33 hilabete iraun dute ur-hustutze ahalmena nabarmen handitzeko. Izan ere, Urbi-Bengoetxe tarte honetan egindako lanoi esker,  ur-hustutze ahalmena bikoiztu egin da, uholde arriskua murrizteko. Lanok 7 milioi €-ko aurrekontua izan dute eta orotara, 36 bat  hilabete  beharko dituzte bukatzeko — ur-hustutze ahalmena handituta dago, jada. Ertz-egonkortzeak eta azkeneko lanak azaroan bukatuko dira —. 

Lanon xedea izan da aurre egitea Nerbioi eta Ibaizabalek, eremu honetan, ur askoko sasoietan,  erakutsi izan duten ur-hustutze ahalmen txikiari. Izan ere, bere garaian, ibai ibilguaren aldameneko lur-eremuak — ibaiaren uholde-lautada naturala— okupatu ziren, eta ibaia estutu egin zen, garaiko beharrizan urbanistikoei erantzuna eman nahian. Agerikoa da beharrizan horiek ez zituztela aintzat hartu ibaien ur-goraldi errepikariak; lantzean behin okupatutako uholde-lautada beretzat erreklamatzen duten goraldi horiek.  Ondorioa, begi-bistakoa: ur-goraldiek uholdeak sortu izan dituzte maiz eremuan, eta bideratze-lan hauek uholde arrisku hori murriztu dute; hots, segurtasun-maila nabarmen handitu da ur handiko sasoietarako.

Bigarren fase honetan, Ibaizabal ibaia bideratu da Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen puntutik ibaian gora Bengoetxeko presa txikiraino: 600 m³/s-tik 1200 m³/s-ra handitu da ur-hustutze ahalmena tarte horretan.

Era berean, aurretiaz honakoak ere burutu dira.

Bridgestone zubiaren  ordezkatzea (Firestone ohia).

Bridgestone zubia hormigoi armatuzko taula bat zeukan alboetako estriboetan finkatzen zena, eta ibaiaren erdian pilare bat zeukana. Zubi hori bao bakarreko beste batengatik aldatu zen gidalerro kurboko bi haberekin: 41,10m luze.

https://www.youtube.com/watch?v=dKRXdXPHQks

Urbi zubiaren ordezkatzea.

Urbi zubi ohiak bi habe zituen ibilguaren barruan korrontearen norabidearekin alderatuta okertuak zeudenak, eta ura igarotzeko oztopo handia zirenak. Zubi berriak habeak korrontearen paraleloan ditu eta habeekin egindako hiru bao.

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Tz1Lfldgh38

Urbiko presa txikiaren eraisketa

Altuera gutxiago izango duen presa batek  ordezkatzen du Urbiko presa ohia:  tartearen bukaeran ere beste presa txiki bat  eraiki da, Bengoetxeko presa txikitik hurbil ibaian behera, ur saltoak presa txikia bera oinarririk gabe utz ez dezan.

Ibaia-ingurumenaren berreskuratzea.

Bideratze proiektuak, gainera, barne hartu ditu birjartzea bide-zorrak, bideak, igarobideak edo eraginda gerta zitekeen beste edozein zerbitzu. Era berean, birlandatzeak ere barne hartu dituzte lanok: obraren ondorioak murrizteko beharrezko lana. Birlandatzearen helburuak ugariak eta era askotarikoak izan dira, besteak beste: ezponden egonkortzea, landaredia birjartzea, inguruaren apainketa eta hobekuntza, gerizpea sortzea eta hezetasunaren eta tenperaturaren erregulazio mikroklimatikoa lortzea.

Uholdeei aurre egiteko edozein lan bukatutakoan,  gogora datorkigu zein garrantzitsua zaigun prebentzio-lana uholde arriskua kudeatzeko; hartara, ur-goraldi natural eta errepikakorrek lur-erabilera berririk erasatea ekiditeko. Ibaia hazten denerako eremuak aintzat hartu behar dira. Lanok bukatzeak erakunde zein herritarrei arreta eman eta sentsibilizatzeko baliogarri dakiguke, beraz. Jakin badakigu-eta uholde arriskuaren kudeaketan 0 arriskurik ez dela: horregatik, prebentzio lanen garrantzia; ibaien goraldi naturalei lekua eman diezaiegun, ez dezagun pertsonarik edota erabilera kalteberarik jarri ibaiak hazterakoan hartzen duten bidean.

Horregatik da hain garrantzitsua ibaien lur-eremuetan garapen eta erabilera urbanistiko berriak jartzea saihestea; gaur indarren dugun araudiak ezartzen duen legez. Bai lur eremu hori artifizializatzeak sortzen dituen ingurumen-erasanengatik bai etorkizunean bertan jarri daitezkeen pertsona edota erabilera kalteberak ur-goraldi naturalengandik defendatu behar izango ditugulako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)