Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Almudena Ruiz de Angulo Vitoria-Gasteiz´tik Salburua eta Olarizu arteko V. Green Martxan

2016.eko irailak 19
  • Gainera, ehunka pertsonek hartu dute parte Maeztu eta Kanpetzu arteko Anglo Vasco Navarro burdinbidearen bide berdearen ibilbidean.

 

 

Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren zuzendariak, Gorka Urtaran alkatearekin batera, gaur, Vitoria Gasteizko V. Green Martxan hartu du parte. El Correo egunkariak antolatutako martxa honetan, partaideak, Sailburuan eta Olarizun barrena, Las Neveras gaineraino igo dira.  Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Basque Tour erakundearen hainbat arduradunek, Anglo Vasco Navarro burdinbidearen Maeztu eta Kanpetzu arteko bide berdea egin dute. Burdinbide honek, bere garaian, Oñati, Vitoria-Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen. V. Familia Green Martxak 13,4 kilometroko ibilbidea izan du eta, bertan, Salburuako hezeguneak eta Olarizu parkea gurutzatu dituzten 2.000 lagunek hartu dute parte, Iturribero Mendi Klubak koordinatuta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)