Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko udalerriak hainbat jarduera burutzen ari dira Ingurumenari buruzko Aste Europarrean, eta irailaren 22rako, osteguna, “autorik gabeko eguna” prestatzen ari dira

2016.eko irailak 19

Euskadiko udalerriak hainbat jarduera burutzen ari dira Ingurumenari buruzko Aste Europarrean, eta irailaren 22rako, osteguna, “autorik gabeko eguna” prestatzen ari dira

 

 

Egun hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerri Mugikortasunaren Aste Europarra 2016 ekintzan ari dira parte hartzen, ingurumena errespetatzen duten mugitzeko ohitura osasungarriak sustatzeko. Europako herrialde guztien artean Europar Batasuna sustatzen ari den mugikortasun iraunkorreko kanpaina irailaren 16tik 22ra burutzen ari da. Vitoria-Gasteizeko eta Bilboko tranbiek eta Donostialdeko topoak "Smart mobility, Strong economy – Mugikortasun adimenduna, ekonomia indartsua" Europako Batzordeak aukeratutako goiburua erakusten dute.

 

Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren zuzendariak, gaur, El Correo egunkariak antolatutako Vitoria-Gasteizko Green Martxan hartu du parte, Gorka Urtaran alkatearekin eta Ingurumen Saileko hainbat arduradunekin batera. Guztiek bere garaian Oñati, Vitoria-Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen Anglo Vasco Navarro burdinbidearen bide berdea egin dute.

 

Basauri, Beasain, Bilbo, Donostia, Durango, Elburgo-Burgelu, Ermua, Errenteria, Galdakao, Getxo, Laudio, Legazpi, Ordizia, Sopuerta, Tolosa, Vitoria-Gasteiz eta Zalla –Udalsarea21 taldean bilduak– dira, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Mugikortasunaren Aste Europarrean parte hartzen duten udalerri batzuk. Udalerri hauek hainbat ekimen antolatzen dituzte, hiriguneetan zero emisioen hiri-logistika bat eta herritarren mugikortasunean ohituren aldaketa sustatzeko.

 

EMW 2016an parte hartzen duten Euskadiko udalerriek parte hartzeko hiru irizpideetako bat jarraitu dute: jarduerez osatutako aste bat antolatzea, mugikortasun iraunkorra sustatzen laguntzeko gutxienez neurri iraunkor bat ezartzea eta, ahal izanez gero irailaren 22an, Autorik gabeko eguna antolatzea, herriko gune bat edo gehiago oinezkoentzat, txirrindularientzat eta garraio publikoarentzat bakarrik mugatuz.

 

Galdakaok, irailaren 24rako, mugikortasun iraunkorreko eta bigarren eskuko bizikleten salmentarako merkatu berezia antolatu du, eta Bilbo eta Vitoria-Gasteiz bezalako hiriek gaueko bizikleta-martxak burutu dituzte. Durangok Biziklearte saria emango du, Ermuak igogailuak ipini ditu bide publikoan, herriaren goialdeko zonetara errazago iristeko, eta Ordiziak beste autobus geltoki bat ipini du Altamira auzoan.  Bilbok, Donostiak, Durangok, Getxok eta Vitoria-Gasteizek bat egin dute “Autorik gabeko egunarekin”. Herri horietan zenbait kale itxiko dituzte Mugikortasunaren Aste Europarra 2016an parte hartzeko.  

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @garraioEJGV
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    Los municipios vascos, dentro de Semana Europea del Medio Ambiente, preparan el “día sin mi coche” para el jueves 22 https://t.co/8EzoGgyoFz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)