Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik nabarmendu du “Europako hiri adimendunek joera dutela garraioa arrazionalizatzeko eta hirien erdialdeak zaratarik eta kerik gabeko topaleku bihurtzeko”

2016.eko irailak 17

 

 

  • Mugikortasunaren Europako Asteko jarduerak, Vitoria-Gasteizko Udalak antolatuak
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Arabako enpresa batek fabrikatutako banaketa-triziklo bat gidatu du Koroatze auzoan

 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean Mugikortasuneko Europako Astean hartu du parte. Vitoria-Gasteizko Udalak antolatuta, egun horretarako oinezkoen eremu bihurtu den Aldabe kalean egin dira jarduerak. Oregik nabarmendu du “Europako hiri adimendunek joera dutela garraioa arrazionalizatzeko eta hirien erdialdeak zaratarik eta kerik gabeko topaleku bihurtzeko”.

 

“Garbiketako eta mantentze-lanetako udal-zerbitzuek eta banaketa-zerbitzu pribatuek pedalez eragiten diren eta motor elektriko osagarriak dituzten ibilgailuen eskaintza handia dute, eta joera hori indarrez zabalduko da. Beste urratsa bat klima-aldaketari aurre egiteko” adierazi du sailburuak. Arabako enpresa batek fabrikatu duen banaketa-triziklo handia gidatu du sailburuak Koroatze-Errota Zaharra auzoko kaleetatik.

 

Juan Ugarte SEA-Arabako Enpresaburuen zuzendari gerentearekin batera, Ana Oregi sailburuak interesa azaldu du pedalez eragindako “taxi-trizikloen” eta beste banaketa-ibilgailu batzuen gainean. Beste stand batean, Alvaro Iturritxa eta Iñaki Prusilla zinegotziekin, Ainhoa Etxeandiarekin eta Juan Carlos Escudero CEAko zuzendariarekin batera, Ana Oregi sailburuak espaloiak, kaleak eta industria-nabeak ekortzeko trizikloen funtzionamendu eraginkorra ezagutu du.

 

Vitoria-Gasteizko Aldabe kalean bizikleta, triziklo eta ibilgailu elektrikoen hainbat stand daude ikusgai, baita hiriak birgaitzeko proposamenak ere; horrez gain, Mugikortasunaren Europako Astearekin lotzen diren jolas-jarduerez ere goza daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Álvaro Iturritxa, Iñaki Prusilla, Ainhoa Etxeandia, Juan Carlos Escudero, Juan Ugarte