Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 9 espediente izapidetu zituen abuztuan

2016.eko irailak 16

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 9 espediente izapidetu zituen abuztuan, aurreko hilean baino % 74 gutxiago eta 2015ean baino % 36 gutxiago. Espediente horiek 63 langile hartu zituzten eraginpean: 50 kontratuak aldi baterako etetearen ondorioz, 10 lanaldia murriztearen ondorioz eta 3 kontratua hutsaltzearen ondorioz (kaleratze kolektiboak).

Izapidetutako 9 espedienteetatik, 6 etendurakoak izan ziren eta 50 langile hartu zituzten eraginpean; lanaldia murrizteko espedienteak 10 langile hartu zituen eraginpean; eta hutsaltzeko 2 espedienteek 3 langileren kaleratze kolektiboa ekarri zuten.

Abuztuan ez zen enplegu-erregulazioko espedienterik izapidetu lehen sektorean, ezta eraikuntzan ere. Sektoreei dagokienez, enplegu-erregulazioko espedienteen ehunekoa antzeko mailetan mantendu zen: eraikuntza (% 15), industria (% 45) eta zerbitzuak (% 39).

Azkenik, gaur egun indarrean dauden eteteko eta murrizteko espedienteak 356 dira eta 4.632 langile hartzen dituzte eraginpean. Aurreko hiletan bezalaxe, Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea dira eragin handiena izan duten eskualdeak.

 

 

OHARRA:

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian kontsulta daiteke enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) estatistika osoa:

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/eu/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/eu_esttraba/estadisticastrabajo.html

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)