Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik, Europako beste eskualdeekin batera, klima aldaketaren eta ekonomia berdearen inguruko itunak aztertuko ditu Karintian

2016.eko irailak 16
  • “Eskualdeak, klima aldaketaren aurkako neurriak hartuz", Europako Eskualdeen XII. Ingurumen Konferentzia (ENCORE) Karintian, Austrian, irailaren 22an
  • Euskal herriko hiru gazte, ideiak azaldu eta eztabaidatzeko hautatuak: Miren Ioar de Guzman Martinez, German Velayos Gainza eta Ion Cereceda Garcia

 

 

Euskal Herriak, Europako beste eskualde guztiekin batera, klima-aldaketari eta ekonomia berdeari dagokienean egin daitezkeen itunak aztertuko ditu Europako Eskualdeen XII. Ingurumen Konferentzian (ENCORE). Konferentzia, “Eskualdeak, klima aldaketaren aurkako neurriak hartuz” izenekoa, irailaren 22an egingo da Karintian, Austrian.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik azaldu duenez, "konferentzia prestatzeko, Euskal Herriak hondakinen kudeaketari buruzko Cradle to Cradle and Waste Management 4. Ituneko Encore eskualde ezberdinetako “arrakasta kasuak" edo Best Case Studies delakoak bilduko eta kudeatuko ditu”.

 

Horiek guztiekin, Konferentzian hedatuko den argitalpen bat argitaratuko dute. Aipatua aurkezteko, Ana Oregi Sailburuak eta Karintiako Ingurumen, Energia, Jasangarritasun eta Garraio Publikoko Ministro eta Encoreko presidentekide Rolf Holubek hartuko dute hitza.

 

Aurretik, irailaren 18a eta 23a bitartean, YouthCore 2016 edo Europako Eskualdetako Gazteen Topaketa ospatuko da. Euskal Herriko hiru gazte topaketarako hautatuak izan dira: Miren Ioar de Guzman Martinez, German Velayos Gainza eta Ion Cereceda Garcia.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik, orain dela bi urte, Europako Eskualdeen XI. Ingurumen Konferentzian (ENCORE) parte hartu zuen Munichen, Bavariako Estatuko Ingurumen eta Kontsumitzaileak Babesteko Ministro Marcel Huberrekin batera.  

 

Konferentzian zehar, Europako eskualdeek klima-aldaketari eta ekonomia zirkularrari buruzko beren ikuspuntua, kezkak, azterketak eta arazoak aurkeztuko dituzte.  ENCORE ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alorreko gaiei buruzko plataforma eta foro bat da, Europako eskualdetako Ingurumen ministroak eta beste lider politiko garrantzitsu batzuk biltzen dituena. Bere helburua da Europar Batasuneko ingurumen-politikaren inplementazio eraginkorrari laguntzea, bere eskualdetako ingurumen-gobernantza eta garapen jasangarria hobetzeko.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Susaeta