Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Samaniegon egindako Mahats-bilketaren Festan hartu du parte

2016.eko irailak 19

Iñigo Urkullu lehendakaria, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburua eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua lagun zituela, gaur Arabako Samaniegon egin den Mahats-bilketa Festan egon da. Urtero Arabako Errioxako herri batean egiten den festa honek, aurten, XXII. edizioa du.

Bertan, inguruko 200 ardo baino gehiago dastatu ahal izan dira, baita aurtengo uzitako lehen muztioa ere. Toti Martínez de Lezea idazleak irakurri du pregoia. Ondoren, mahatsa zanpatzeko ekitaldia burutu da. Egunean zehar Arabako Errioxako dantza-taldeen emanaldiak ikusteko aukera egon da.

Mahats-bilketaren Festan ere egon dira Ramiro González Arabako ahaldun nagusia, Isabel García Tejerina Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroa, Pedro Elosegui Arabako Batzar Nagusietako presidentea, Cristóbal Zuñeda Samaniegoko alkatea, eta Joseba Fernández Arabako Errioxako Kuadrillako presidentea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko irailak 20

    animo @iurkullu estoy a su lado en todo momento ,a por todas vas ganar las elecciones y quiero celebrarlo con usd , eres mi panadero favorito ya vi el video de los politicos me gusto

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)