Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Giza Eskubideen zuzendaritzak Bizikedetasun Demokratikoa eta Indarkeria Deslegitimatzea Plana zabaltzeko prestakuntzako ekintza bat antolatuko du

2010.eko urriak 13

Justizia eta Herri Administrazioa Sailak, Giza Eskubideen zuzendaritzaren bitartez, eta bizikidetza demokratikoa eta giza eskubide kontuetako trebakuntza programaren esparruan, honako prestakuntzako ekintza hau aurkezten du: 'Bakearen kultura eta Giza Eskubideak'. Ikastaro honen helburua Bizikedetasun Demokratikoa eta Indarkeria Deslegitimatzea Plana zabaltzea da.

Ikastaro bat GKEetako kideei, gazteriako agenteei, hezkuntza formal eta ez-formaleko profesionalei, hirugarren sektoreko profesionalei eta izendapen politikoa duten karguei zuzenduta dago, eta azaroaren 8tik 10 arte egingo da. Beste ikastaro bat Euskal administrazioaren langilegoari zuzenduta dago, eta azaroaren 15etik 17 arte egingo da. Bi ikastaro HAEEk homologatuta daude eta Eusko Jaurlaritzan (Lakuan) egingo dira.

 

Prestakuntzako helburuak:

- Bakearen aldeko hezkuntza eta giza eskubideen esparruko oinarrizko printzipioak eman.

- Partaideen artean beharrezkoak diren ezagupen eta gaitasunak garatu bake kultura eta giza eskubideak heda daitezen.

- Jarrera lagungarria sustatu Bakerako hezkuntza eta giza eskubideak hedatu eta instituzionalizatu daitezen.

- Bizikidetza demokratikoa eta indarkarkeriaren deslegitimazioa printzipioak eman.

 

Prestakuntzako edukiak:

- Giza Eskubideak eta Bake-kultura: nazioarteko testuingurua.

     Giza eskubideen kontzeptua, definizioa, eta zentzua.

     Nazioarteko esparrua eta testuingurua: Nazio Batuen ildoak.

- Politika publikoak bakearen aldeko hezkuntza eta giza eskubide kontuetan.

     Bizikidetza demokratikoa eta indarkarkeriaren deslegitimazioa: Bakearen Aldeko Hezkuntzako Euskal Plana birformulazioa.

     Programa instituzionalen diseinua eta bere sistematizazioa.

- Elkarte-ehunaren ibilbidea euskal testuinguru soziopolitikoan.

- Biktimen papera indarkeriaren deslegitimazioan.

 

Informazio gehiago eta izen-emateak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko