Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Paisaiaren eta lurraldearen aldaketaren eraginpean dagoen lurralde-nortasunari eustea aztergai izango duen jardunaldia hartuko du Getxok hilaren 16an, ostirala

2016.eko irailak 14

Paisaiaren eta lurraldearen aldaketaren eraginpean dagoen lurralde-nortasunari eustea aztergai izango duen jardunaldia hartuko du Getxok hilaren 16an, ostirala

 

  • Lurralde-antolamendua eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu gure nortasunari?
  • Horacio Echevarrietaren eta Bilbaoko Abran ibai eta itsas paisaiaren transformazioan parte hartu zutenen azalpen biografikoa
  • Esku-hartzaile izango dira: Agustín Azkarate, Mónica Luengo, Javier Taks Donas, Juan Manuel Madariaga, Iñaki Antigüedad, Miren Onaindia eta Jose María Luna

 

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriartek irekiko du datorren ostiralean, irailaren 16an, “Lurralde-antolamendua eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu gure nortasunari?” izeneko jardunaldia, parte-hartzaileak altzairuaren produkzioarekin, burdinaren itsas merkataritzarekin eta aisialdiko espazio berriekin erlazionatutako aldaketa-agertokietara hurbilduko dituena.

 

UPV/EHUko Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco Katedraren zuzendari Agustin Azkarate akademikoak koordinatuko du topaketa. Izaskun Iriarteren hitzetan, topaketak “ekintzaileen belaunaldi bat erreibindikatzen du, Horacio Echevarrietaren irudiaren bitartez, Bilbaoko Abrako ibai eta itsas paisaiaren transformazioan parte hartu zuen belaunaldia”.

 

“Topaketaren beste helburu bat da aldaketa-agertokiei ikusgaitasuna ematea, lotura estua baitute altzairuaren produkzioarekin, burdinaren itsas merkataritzarekin, bokazio higienista zuten azpiegiturekin, eta antzina gotorleku-sistema batek kontrolatzen zuen eta XX. mendearen hasieran landa-izaera alde batera utzi eta salgaien irteera bihurtu zen industria- eta portu-esparru baten aisialdirako eta gozamenerako espazio berriekin” gehitu du sailburu Iriartek.

 

Izaera berezia duten lekuen —Bilbaoko Abra— nortasuna eta kultura baliatzea bertakoa izatearen sentimenduaren ondorio den dimentsio sozioekonomikoa garatzeko aukerak sortzeko; horixe da ostiral goizeko hamarretatik aurrera Getxoko Punta Begoñako galerietan egingo den jardunaldia antolatzean planteatu den beste helburu bat.

 

EGITARAUA

10:00: Aurkezpena Izaskun Iriarteren eskutik.

10:30: Bisita gidatua Punta Begoñako galerietara, Agustín Azkaraterekin.

12:00: “Migratzen al dute paisaiek ere? Kulturen arteko elkarrizketarako espazioak”. Mónica Luengo. ICOMOS (International Council of Monuments and Sites / Monumentu eta Tokien Nazioarteko Kontseilua) erakundeko Kultura Paisaien Nazioarteko Batzorde Zientifikoko kidea.

12:45-13:30: “Ura, lurraldea eta kultura-nortasuna Uruguain”. Javier Taks Donas. Antropologoa, Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko irakaslea, Ikertzaileen Sistema Nazionaleko ikertzailea, Uraren eta Kulturaren Unesco Katedraren koordinatzailea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

15:30-18:30: Mahai-ingurua: “Paisaia, kultura eta nortasuna”.

Moderatzailea: Agustin Azkarate, UPV/EHUko Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco Katedraren zuzendaria.

Hizlariak: Juan Manuel Madariaga, UPV/EHUko Kimikako katedraduna, IBeA (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa) ikerkuntza-taldearen zuzendaria; Iñaki Antigüedad, UPV/EHUko Geodinamikako katedraduna; Miren Onaindia, UPV/EHUko Ekologiako katedraduna; Jose María Luna, Picasso Fundazioko, Malagako Centre Pompidouko eta Errusiako Museoko zuzendaria; Mónica Luengo eta Javier Taks Donas.

18:30: Kontzertua: Bilbao Iubilo Abesbatza (BIA).

 

Jardunaldia Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiari, Getxoko Udalari, Punta Begoña Galeriari, UPV/EHU-Unesco Katedrari, Eusko Jaurlaritzari eta San Telmo Museoari esker egingo da, eta Laboral Kutxaren babesa du.

Izena aldez aurretik emateko: erronkakdesafios@jakiunde.eus / +34 943 22 57 73.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Agustín Azkarate, Miren Onaindia