Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak Deustuko Unibertsitatearen 2016-2017 ikasturtearen inaugurazio ekitaldian parte hartu du

2016.eko irailak 15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, Deustuko Unibertsitatearen 2016-2017 ikasturtearen inaugurazio-ekitaldian hartu du parte. Zentroak, aurten, 6.724 ikasle izango ditu guztira; hortaz, azken hiru urteetan ikasleen kopurua % 17 hazi da.

Inaugurazio-ekitaldi honetan ere José María Guibert errektoreak hartu du parte. Guibertek gogoratu du azken hamar urte hauetan Deustu graduen berrikuntza sakona egiten ari dela, gizartearen premia berriei eta ikasleen eskaerei erantzuteko helburuarekin. Graduko titulazioez gain, Deustuk unibertsitate-masterreko eta doktoretzako programak eta beste titulazio propio batzuk eskaintzen dituela. Hori guztia kontuan hartuta, Deustuk 11.000 ikasle baino gehiago ditu.

Hezkuntza sailburuak azpimarratu du Euskadin goi-prestakuntzako proiektuek nazioarteko ikuspegia gehitzeko egiten ari den apustua, “gure herria ezagutzera ematen eta mundu-mailan leku egokian egoten lagunduz”. Horren haritik Deustuko Unibertsitatea jarri du "nazioarteko izaera argiko" eskaintza akademiko baten adibide gisa. Era berean, “krisi batek eragiten dituen zailtasun ekonomiko puntualetatik haratago doan” unibertsitate-plan baten bitartez euskal unibertsitate-sistema baten iraunkortasunaren alde Eusko Jaurlaritzak egindako “apustu estrategikoa” azpimarratu du. “Multzo bati, sistema oso bati zuzendutako estrategia da. Estrategia horri esker, Euskadi bertako unibertsitate guztiak babesteko unibertsitate-plan bat duen autonomia-erkidego bakarra da”, gaineratu du.

Uriartek ere Deustuko Unibertsitatea, BERE balio “humanista eta humaizatzaileekin” bat etorriz, Gizarte Zientzien eta Humanitateen esparruan ikerketaren bidetik lanean jarraitzera animatu du, irtenbideak eskaintzeko eta gizarte europar inklusiboak, berritzaileak eta zuhurrak babesteko aldatzen ari den mundu batean.

IREKIERA HITZALDIA

Ikasturtearen hasierako ekitaldiaren barruan, irekiera-hitzaldia ere eskaini da. Aurtengoan, Zuzenbide Fakultateko Mariola Serrano irakasleak eman du hitzaldia gai honen inguruan: Lan Zuzenbidea XXI. mendean. Lan errealitateen inguruko hausnarketa irekia eta kritikoa. Ekitaldian Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea egon dira ere.

Aurten 130 urte beteko dira Unibertsitarea martxan jarri zenetik, eta horrekin batera, Bilboko Deusto Business Schoolen 100 urteak eta Donostiako campusaren 60ak beteko dira.

Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: : GeoEuskadi n

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)