
Emakume migratzaile eta kultura gutxituetakoek jasandako indarkeriari buruzko nazioarteko bilkuran parte hartu du Emakundek
Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak Parisen uiragan asteburuan ospatu den GEMMA Europar Proiektuaren barne kokatzen den jardunaldi batean parte zuen. Jardunaldi honetan Emakume migratzaile eta kultura gutxituetakoek jasandako indarkeriari buruz aritu ziren nazioarteko hainbat aditu. Europar Batasunak laguntzen duen proiektua da eta bertan Bulgaria, Finlandia, Grecia, Italia eta Euskal Herriko (Farapi eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa) erakunde eta taldeak parte hartzen dute.
Emakundek bertan emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko lanean egiten duen lana aurkeztu zuen, eta bereziki Gizonduz programaren barruan gizon migratzaileak berdintasunaren alde inplikatzeko Gizonduz programaren barruan egindako lana.