Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aiz: “Europako itsas zuzenbidea etengabe eguneratzeak salgai-itsasontzien eta horien tripulazioen segurtasuna hobetzen laguntzen du”

2016.eko irailak 14
  • “Europar Batasunaren erregelamendu eta zuzentarauei esker. Ildo horretan, Erika eta Prestige itsasontzien naufragioen ondorioz hartutako hiru lege-paketeak erabakigarriak izan dira”
  • Bilbaon egiten ari den Itsas Zuzenbideko Europako IX. Kongresuak itsasontziekin eta itsas nabigazioarekin erlazionatutako gaiak aztertuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aizen iritzian, “Europako itsas zuzenbidea etengabe eguneratzeak salgai-itsasontzien eta horien tripulazioen segurtasuna hobetzen laguntzen du Europar Batasunaren erregelamendu eta zuzentarauei esker. Ildo horretan, Erika eta Prestige itsasontzien naufragioen ondorioz hartutako hiru lege-paketeak erabakigarriak izan dira”.

Aizek Bilbaon ireki du Itsas Zuzenbideko Ikerketari buruzko Europako IX. Hizketaldia. Ehun bat espezialista bilduko dituen hizketaldiak itsasontziekin eta itsas nabigazioarekin erlazionatutako hainbat gai aztertuko ditu. “Segurtasuna itsas garraioko politikaren funtsezko elementua da tripulazioa, bidaiariak, ondasunak itsas ingurumena eta itsasertzak babesteari dagokionez”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuordeak.

Itsas garraioaren handitasuna dela-eta, Nazioarteko Itsas Erakundeak (IMO) nazioarteko arau uniformeak egiten ditu. Nazioarteko akordio nagusien artean daude Itsasontziek Sortutako Kutsadura Prebenitzeko Nazioarteko Hitzarmena (Marpol), Itsasoko Giza Bizitzaren Segurtasunerako Nazioarteko Hitzarmena (SOLAS) eta Itsas Jendearen Prestakuntza, Titulazio eta Zaintza Arauei buruzko Nazioarteko Hitzarmena (STCW).

“Europako Erkidegoko zuzenbidea nazioarteko akordio horietara egokitzea da Europar Batasunak itsas garraioaren alorrean duen helburua”, nabarmendu du Antonio Aizek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean.

Egun hauetan, Itsas Zuzenbidearen jakintza-arloan sakonduko du Kongresuak, etengabe eguneratzen ari den gaia baita. Horren erakusgarri dira, hainbat herrialdetatik etorrita, besteak beste itsas pribilegioei, itsasontzien prebentziozko enbargoari, itsasoko lan-legeriari edo itsasontzi-hipotekei buruzko azalpenak ematen, entzuten eta eztabaidatzen parte hartuko duten adituak.

Eusko Jaurlaritzak Garraio Sailburuordetzatik bultzatzen duen Itsas Administrazioko Eskolak, Deustuko Unibertsitatearekin egindako hitzarmenaren barruan, Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Masterreko prestakuntza sustatzen du, 16. edizioan dagoeneko, itsas jarduerei profesionalki lotutako pertsonen jarduera hobetzen laguntzeko.

Itsas Zuzenbidearen alorreko barne-ordenamenduari dagokionez, 10 egun barru bi urte beteko dira 2014. urtean aldarrikatutako Itsas Nabigazioaren Legea indarrean jarri zenetik. Itsas Nabigazioaren Legeak berak onartzen duen moduan, ez du oso-osorik arautzen ez Itsas Zuzenbidea ez Itsasoko Zuzenbide esaten zaiona. Horrexegatik, legeak berak hiru urteko epea ezartzen du Gobernuak testu bakar batean bategin ditzan, “Itsas Nabigazioaren Kodea” izenburupean, ordu arte indarrean jartzen diren nazioarteko lege eta hitzarmen edo tratatu guztiak.

Kongresua UPV/EHUk antolatu du eta José Manuel Martín Osante eta Olga Fotinopoulou Basurko ditu koordinatzaile.

 

 

 

 

Agenda

Wednesday 14 September 2016

 

09.00-09.10 Welcome and opening (Basque Country Government)

09.10-09.40 Prof. Paul Myburgh, Deputy Director. Centre for Maritime Law. National University of Singapore “Private Direct Arrangements in the Context of Judicial Vessel Sales”

09.40-11.25 Session A: MARITIME LIENS Chair: Prof. Mikis Tsimplis, University of Southampton

09.40-09.55 Prof. Rhidian Thomas, University of Swansea "Legal and Contractual Liens – Dimensions of Meaning”

09.55-10.10 Prof. Francesca Pellegrino, University of Messina "Maritime Liens and Mortgages Convention 1993”

10.10-10.25 José María Alcántara, Ex-President Spanish Maritime Law Association. Arbitrator "Maritime Liens in the Geneva Convention and their perspective under the new Spanish Navigation Act”

10.25-10.40 Dr. Melis Özdel, Director, UCL Centre for  Commercial Law “The proprietary Aspects of Electronics Bills of Lading”

10.40-10.55 Prof. Filippo Lorenzon and Mr. Richard Coles, University of Southampton “The financing of Superyachts after 2008 Financial Crisis”

10.55-11.20 Discussion

11.20-11.50 Coffee Break

11.50-13.15 Session B: INSOLVENCY AND ARREST OF SHIPS Chair: Prof. Erik Røsæg, Scandinavian Institute of Maritime Law. University of Oslo

11.50-12.05 Prof. Andrew Tettenborn, University of Swansea "International Insolvency and the Arrest of Ships”

12.05-12.20 Ass. Prof. José Manuel Martín Osante, University of the Basque Country

"Arrest of Ships: Geneva Conven-tion 1999 and Lex fori, in particular, the Spanish Law”

12.20-12.35 Dr. Federico Franchina, University of Messina "Maritime Lien and Shipping Insolvency".

12.35-12.50 Tjaša Zapušek, University of Maribor "Fishing Permits as an  Appurtenances of the Offending Vessel”

12.50-13.10 Discussion

15.10-17.10 Session C: MARITIME LABOUR LAW  Chair: Prof. Patrick CHAUMETTE University of Nantes

15.10-15.25 Ass. Prof Xosé Manuel Carril Vázquez, University of A Coruña “The private or public assurance and seafarers’ wages protection”

15.25-15.40 Prof. Arantzazu Vicente Palacio, University Jaume I of Castellón  “The PSC and the last MLC 2006 amendments to protect seafarers in case of abandonment” 15.40-15.55 Ass. Prof. Laura Carballo Piñeiro, University of Santiago de Compostela “Worker Protection in International Insolvency Law: the Limited Role of Maritime Liens”.

15.55-16.10 Ass. Prof. Olga Fotinopoulou Basurko, University of the Basque Country

“The wage guarantee funds and Directive 2008/94/EC, of 22 Octo-ber 2008 on the protection of em-ployees in the event of the insol-vency of their employer: Some remarks on ECJ 25 February 2016, Case 292/14, Elliniko Dimo-sio v Stefanos Stroumpoulis”.

16.10-16.35 Discussion

17.00-18.40 Session D: MORTGAGES Chair: Prof. Rhidian Thomas, University of Swansea

17.00-17.15 Aniekan Akpan, City University London “The Nature of Maritime Mortgage from a Maritime Cabotage Perspective”

17.15-17.30 Ass. Prof. Wouter Verheyen, Erasmus University Rotterdam “Mortgages and forced sales of sister ships, how for does the  information duty of the assured go?”

17.30-17.45 Dr. Zuzanna Pepłowska, Dąbrowska, Nicolaus Copernicus University in Toruń Dr. Justyna Nawrot, University of Gdańsk “Mortgage, maritime hypothecation or pledge? Real rights on ships within the work of the Polish Mari-time Law Codification Committee"

17.45-18.00 Vincenzo Battistella, University of Bologna “Ship mortgage: the Italian

perspective”

18.00-18.15 Prof. Erik Røsæg,Scandinavian Institute of Maritime Law. University of Oslo. “Appurtenances and the Mortgage on the Vessel”

18.15-18.40 Discussion

 

Thursday 15 September 2016

09.10-10.45 Session E: SECURITIES Chair: Mr. Richard Coles, University of Southampton

09.10-09.25 Prof. Alberto Emparanza, University of the Basque Country "The Right of Retention as Maritime Security”

09.25-09.40 Ass. Prof. Kristina Siig, University of Southern Denmark "Danish rules on securities and other protective rights in the charterparty trade – an appraisal"

09.40-09.55 Jia Shengnan, City University London "Contractual Security Remedies in Charterparties: The Seemingly Un-problematic Notion of «Lien» in Com-mon Law and Civil Law Perspective"

09.55-10.10 Lijun Zhao, Middlesex University School of Law “Survey on Uniformity of Seaborne Cargo Conventions: The Scope of Application”

10.10-10.25 Dr. Simone Lamont-Black University of Edinburgh “The Carrier’s Lien: English and German Law”

10.25-10.50 Discussion

10.50-11.15 Coffee break

For all information regarding the Congress, please contact: José Manuel Martín Osante Martin.osante@ehu.eus + 0034 946 01 3304 Olga Fotinopoulou Basurko

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Manuel Martín Osante, Olga Fotinopoulou Basurko, Erik Røsæg, Rhidian Thomas, Juan José Olabarria