Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festa Samaniegon ospatuko da igandean

2016.eko irailak 13

Mahats-bilketaren XXIII. Festako ekitaldi nagusia irailaren 18a egingo da, Samaniegon. Toti Martinez de Lezea idazleak prestatutako pregoia irakurri ondoren hasiko dira ospakizunak.

Beste urteetan bezala, Arabako Errioxako ardoa produktu batekin senidetuko da, aurten Eusko Labela duen Ibarrako Piparrerekin. Senidetze ekitaldia larunbatan, irailaren 17an, ospatuko da eta bertan "Mahats-bilketa 2016" sariak banatuko dira.

Festa honen antolakuntza eta garapena oso bestelakoa da beste mahastizaintza-eskualdekoekin alderatuta; izan ere, izaera arabar eta erakargarri nabarmena du. Gainera, izaera ibiltaria du; horregatik, urtez urte, anfitrioi lanak egiten dituen herria aldatuz doa. Edizio guztietan eskualde osoa murgiltzen da festaren antolakuntzan, urtez urte ospakizunaren edukia berrituz.

EGITARAUA:

Larunbata, irailak 17 - Senidetzea Ibarrako Piparrak eta Arabako Errioxako Ardoa.

Igandea, irailak 18 - Arabako Errioxako mahats-bilketaren festa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (X legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (X legealdia)