Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak nekazaritza, elikagintza eta arrantza sektoreetako ikertzaile eta teknologo gazteentzako beka-programak onartu ditu gaur

2016.eko irailak 13

Gobernu Kontseiluak 770.000 euro Lanbide Heziketan berrikuntza eta ekintzailetza proiektuetarako bideratzea adostu du

Gobernua Kontseiluak 2017. Urterako Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreetako bekak deitu ditu, arlo zientifiko-teknologikoan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzeko. Deialdi honetako hamaika beka prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako programakoak (doktoratu aurrekoak) dira, eta hamar beka teknologo gazteak prestatzeko programakoak, hain zuzen ere. Laguntza hauetarako 1.066.520 euroko aurrekontua izendatu da. 

Gaurko bileran ere agindu bat onartu du 2016-2017 ikasturtean, Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan garatu beharreko berrikuntza eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako. Proiektuok, Lanbide Heziketako IV. Planak definitzen dituen ildo estrategikoekin bat etorri  beharko dute. 770.000 euroko diru kopuruarekin, deialdi honen xedea da Lanbide Heziketako zentroetan berrikuntza aplikatu eta ekintzaileko proiektuak egitea diruz laguntzea, irakasleak erabat edo partez liberatzeko aukera emanda, 2016-2017 ikasturtean aipaturiko proiektu horiek gauza ditzaten.

 

2016-09-13 gai-zerrenda 

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko