Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernu Kontseiluak onartu du Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren izena aldatzea (Gobernu Bilera 2016-09-13)

2016.eko irailak 13

Eusko Jaurlaritzak gaur baimendu du Bizkaiko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren izena aldatzea, eta horren ordez Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen eta Industri-adarreko Ingeniaritzako Graduatuen Elkargo Ofiziala deitzea. 

Aldaketa eragin du lizentziaturak ordezkatu dituzten graduko titulazio berrietara egokitu beharrak, Bolonia prozesura moldatzeko, bai eta beren izenetan graduatuaren titulazioa jadanik sartu duten beste elkargo eta kontseilu batzuen inplikazioak ere. Zuzenketa, bestalde, jadanik sartuta dago Elkargoak berak Herri Administrazio eta Justizia Sailari estatutuak aldatzeko aurkeztu zion eskaeran ere.   

Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluaren eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren aldeko txostenak aurkeztuta eta eskatutako zuzenketak eginda, Gobernu Kontseiluak adierazi du justifikatuta dagoela elkargoak sustatutako eskaera eta dekretu bidez onartu du izen-aldaketa.    

Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.   

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko