Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

GUtik ZURA, Euskadiko egurra eta basoei buruzko dokumentala, Zinemaldian estrenatuko da

2016.eko irailak 12

Gaur goizean, Tabakaleran GUtik ZURA dokumentala aurkeztu da. Proiektuaren buru Mari Jose Barriola, nekazal ingeniería, irakaslea eta TKNIKAko egurraren arloko arduraduna izan da eta filma Jon Maia idazleak zuzendu du.

GUtik ZURA, Donostiako Zinemaldian estrenatuko da irailaren 23 eta 24ean Zinemira atalean, eta pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.

Gaia hauek filman lau pertsonai protagonisten historioen bidez kontatuko dira eta aditu nagusiren iritzi kualifikatua izango dute osagarri.

GUtik Zuraren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, dokumentalaren taldea zoriondu du Zinemaldian leku bat izateagaitik. Eta “aukera hau aprobetxatu beharra dago, egurra, basoa, Euskadin bereizten gaituen identitate ikurra gizarteratzeaz gain, egurrak Euskadiri eman dion balioa aintzat hartzeko eta bide batez merezitako errekonozimenduan pausu bat izan dadin” esan du.

Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek diruz lagundutako proiektu honek, crowdfunding kanpainaren bidez ere lortu izan du finantzaketa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)