Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Joseba Insaustik Ordiziako Lehiaketa irabazi du eta 8.000 euro ordaindu dira bere gaztagatik

2016.eko irailak 07

Joseba Insausti artzaiaren gazta Ordizikako Idiazabal Gazta Lehiaketaren 43. Edizioaren irabazlea izan da. Lehiaketa Ordiziako Euska Jaien inguruan ospatu da.

Gazta erdi txapelduna 8.000 euroren truke eraman du Okeletxe Harategi sareak.

Joseba Inausti, ordiziarra, 20 urte darama artzai bezala, Fraisoro Eskolan eta Arantzazu Artzai Eskolan prestakuntza jaso zuenetik. Insaustik “Premio Alimentos de España al mejor queso” saria lortu zuen aurreko azaroan.

Ordiziako lehiaketan bigarren sailkatua Elgoibarko Mausitxa gaztandegia izan da eta hirugarren postua Olaberriko Aizpea gaztandegiarak lortu du.

Aipagarria da, aurtengo lehiaketaren lehenengo 14 finalistak Artzai Gazta kooperatibaren kideak direla.

Gazta Lehiaketaz gain, nekazaritza eta abeltzaintza azoka, fruitu eta barazki lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian, eta bertan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hartu dute parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)