Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak Dbusentzako diru-laguntza onartu du, Bat-Barik-Mugi txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko (Gobernu Bilera 2016-09-13)

2016.eko irailak 13

Gobernu Kontseiluak Dbusentzako (“Donostiako Tranbia Konpainia”) diru-laguntza onartu du, 200.000 eurokoa, bi urtetan ordaintzekoa, Bat-Barik-Mugi txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko. Sailburu Ana Oregik adierazi duenez, “gure gobernu-programan jasota dagoen Euskal Autonomia Erkidegoan garraio-modu publiko guztietarako bidaia-txartel bakarra ezartzeko helburuaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila BAT-BARIK-MUGI garraio-txartelen Elkarreragingarritasuneko Master Plana garatzen ari da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio-sistema publikoen esparruan burutu behar diren jarduketak definitu eta baloratzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun dauden hiru tarifa-sistema integratuen (BAT, BARIK eta MUGI) arteko elkarreragingarritasuna lortzeko”. 

“Master Plan horretan aintzat hartzen zen lurralde historikoetan hainbat proiektu pilotu abian jartzea: Araban, Vitoria-Gasteizko tranbian, gaur egun hiru txartelak erabil daitezke; Bizkaian, Bilbaoko tranbian, gaur egun hiru txartelak erabil daitezke; eta Gipuzkoan, Donostia / San Sebastiango hiri barruko autobusetan (DBUS), gaur egun ezartzen ari da”, zehaztu du Ana Oregik. 

Sailburu Ana Oregik gogorarazi duenez, “2016ko maiatzaz geroztik elkarreragingarritasuna ezarri da Euskotrenen Linea Orokorrean —funtsezko elementua da elkarreragingarritasunaren barruan— Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeetan, bi lurraldeetan zehar banatutako geltokietan eta haietako edozeinetan sartzeko eta irteteko aukerarekin. Era berean ezartzen ari da elkarreragingarritasuna Metro Bilbaon. Izan ere, gaur egun Bat eta Barik txartelak erabil daitezke eta Mugi txartela ere aurki erabili ahal izango da. Halaber, hiru txartelak elkarreragingarriak dira Larreinetako funikularrean”. 

Aurreikusitako hurrengo mugarria elkarreragingarritasuna DBUSen ezartzea da. Izan ere, Gipuzkoan bidaiari gehien mugitzen dituen operadorea da, ia 30 milioi erabiltzaile ditu-eta. 

Laguntza berri horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak berrehun mila euroko ekarpena egingo du: 2016. urtean 10.000 euro izango dira eta 2017. urtean 190.000 euro.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @manycomics
    2016.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    Subvención a dBus, “compañía del tranvía de San Sebastián” para la implantación de la interoperabilidad de las t... https://t.co/roXejj0Fmp

Komunikabideek behera kargatzeko