Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak Deustuko Unibertsitatearekiko hitzarmena onartu du “Deusto Cities Lab Katedra” proiekturako (Gobernu Bilera 2016-09-13)

2016.eko irailak 13

Gobernu Kontseiluak Deustuko Unibertsitatearekiko hitzarmena onartu du “Deusto Cities Lab Katedra” proiekturako. Hirigintzari buruzko proiektu horrek ikerketako, garapeneko, berrikuntzako eta ekintzailetzako hiri-laborategiak sustatzea eta prestakuntzako, ikerketako, dibulgazioko eta sentsibilizazioko, zabalkundeko eta proiekzio sozialeko jarduerak egitea du helburu. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren hitzetan, “nazioarteko ezagumendua duten ikertzaileen arteko lankidetza eta inguruko eta munduko beste eskualde batzuetako beste erakunde batzuekiko lankidetza ahalbidetuko du akordioak”. 

DEUSTO CITIES LAB KATEDRA proiektuaren arduraduna DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO jarduneko irakasle bat izango da, doktore titulua eta unibertsitatearekin kontratu-harreman egonkorra duena, prestigio ezagutukoa eta garrantzizko ibilbide akademikoa duena. 

2016ko ekitaldirako, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 25.000 euroko zenbatekoa bideratuko du hitzarmenerako. Deustuko Unibertsitateak katedraren funtzionamenduan lagunduko du unibertsitateko langileen elkarlanarekin, eta katedrari esleitutako lokalak eta haren jarduerak garatzeko erabiltzen diren azpiegiturak eta unibertsitate-zerbitzuak mantentzeaz arduratuko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko