Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Argi berdea Etxebarriko zubi berria eraikitzeko lanei

2010.eko urriak 14

Gascok Arizeko kotxetegiak zabaltzeko lanak ere bisitatu ditu 

Azpiegitura berriari esker, "behin betiko desagertuko da flotatzen doazen elementuak estrukturaren aurka metatzeko eta urak gainezka egiteko eta uholdeak eragiteko arriskua". 

Ernesto Gasco, Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuordea eta Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua izan dira Etxebarriko Zubiaren lehen harria jartzeko ekitaldiaren buru. Zubia Bilbo-Donostia trenbide lineako 4,901 kilometro puntuan dago, eta lanaren burutzapena Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren eta Uraren Euskal Agentziaren (URA) artean sinatutako finantzaketa hitzarmenaren ondorio da. 

Gertakariaren akta Etxebarriko Alkateak, Pedro Lobatok eta Basauriko Alkateak, Loly de Juanek, ere sinatu dute. 

Une honetan Etxebarrin dagoen zubiko lanen ondorioz ibaiaren ibilguan dauden bi zutabeak desagertu egingo dira, eta bao bakarreko estruktura egingo da, Ibaizabal ibaiaren ibilguan tarteko euskarriak saihestuz. "Horrela, behin betiko desagertuko da flotatzen doazen elementuak estrukturaren aurka metatzeko eta urak gainezka egiteko eta uholdeak eragiteko arriskua" adierazi du Gaskok. Halaber, igarobidea oraingoa baino meheagoa eta garaiagoa izango da, ibaiaren emaria handiagoa izan arren eta flotatuz doazen elementuak eramaten baditu ere, behar adina altuera izan dezan, eta elementu horiek zubiaren taularen kontra jo ez dezaten.

Halaber, hiru metroko zabalera izango duen oinezkoentzako pasabideari esker, oinezkoak Etxebarri eta Basauri artean ibili ahal izango dira. Horrez gain, azpiegitura berria bidegorria ezartzeko prestatuta egongo da.  

Ekimen horrek, beste helburu batzuen artean, mugikortasun eraginkorra eta, batez ere, jasangarria, bilatzen du, hiritarrek ibilgailu pribatua gero eta gutxiago erabil dezaten, beste garraiobide batzuen alde, kasu honetan trenaren eta bizikletaren alde.   

Lanen esleipena lortu duen enpresak, Balzola Construccionesek, 14 hilabeteko epean amaitu beharko ditu lanak. Horretarako 3,477.510,71 euroko aurrekontua izango du.

Lan hori erdibana ordainduko dute, 2009an sinatutako akordioan oinarrituz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren esku dagoen Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Euskal Trenbide Sareak. 

Sailburuordea Basauriraino joan da, Metro Bilbaok Ariz inguruan dituen tailerrak eta kotxetegiak zabaltzeko lanak bisitatzera. Ezinbestekoa izan da instalazio horiek zabaltzea, Bilboko Metroaren parke mugikorraren hazkundea dela eta.

3 iruzkin
  • @hedoi_etxarte
    2013.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    GELDITU MAKINAK! EUSKAL LITERATURAKO CANONA NAZIONALISTA ETA INTEGRISTA DA http://t.co/gCho1vsUk0 by Haranburu Altuna #debatea

  • @txargain
    2013.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @hedoi_etxarte: @txargain hementxe bideoetarik batean Hiriako propaganda ezkutua egiten Onaindiaren obrari buruz http://t.co/c4WhexR7EZ

  • @hedoi_etxarte
    2013.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    @txargain hementxe bideoetarik batean Hiriako propaganda ezkutua egiten Onaindiaren obrari buruz http://t.co/c4WhexR7EZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco eta Pilar Unzalu