Berriak

Eusko Jaurlaritzak parte hartu du Artxandako mendian aurkitu diren Gerra Zibileko soldadu baten gorpuzkiak ateratzeko lanetan

2016.eko irailak 10

Biktima eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro GOGORA Institutuko zuzendaria gaur goizean Artxanda mendian izan dira bertan aurkitutako Gerra Zibileko soldadu baten gorpuzkiak ateratzeko lanak egin direnean. Badirudi, soldadua Bilbo konkistatu aurretik izan ziren armada frankistaren borroketan hil zela, 1937ko ekainean.

Aranzadi Elkarteko teknikariek atera dituzte gorpuzki horiek, Paco Etxeberria antropologo forenseak zuzendu du talde tekniko hori. Ekitaldian, Bilboko alkate Juan Mari Aburto egon da.

Gorpuzkiak ateratzeko lanetan hainbat hezur luzeren zatiak, epifisia, humeroa eta eskuineko eskapula errekuperatu dira; horretaz gain, kartutxo material ugari, italiar jatorrizko granada baten hondarrak, uhaleria belarriak, Alfonso XI.aren irudia duen txanpon bat eta larru hondarrak.

Gaur egindako ehorzketaren arrastoa otsailean aurkitu zuten Aranzadiko kideek. Tokia Artxandako mendiko iparraldeko magaletan aurkitzen da, San Roke ermitatik gertu dagoen baso ustiapen batean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak