Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak laguntzen dituen Paisaiaren Ekintza-plan berriak arreta berezia jartzen diete berreskuratu beharreko eremuei eta azpiegiturei

2016.eko irailak 09

 

  • “Gure balioez eta horien etorkizunaz jabetzea” lehentasunezko helburua da Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzarentzat.

 

 

Eusko Jaurlaritzak hirugarren laguntza-deialdia egin ondoren diruz lagunduko dituen Paisaiaren Ekintza Plan berriek arreta berezia eskainiko diete ibaiei eta meategi abandonatuei. Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriarte bertan dela, “Paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko tresna berriak: paisaiaren katalogoak, zehaztapenak eta ekintza-planak” izeneko uda-ikastaroa garatzen ari da gaur UPV/EHUren Vitoria-Gasteizko campusean.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Lurralde Antolamenduko eta Plangintzako teknikari Victoria Azpirozek azaldu duenez, “Paisaiaren Ekintza Planak burutu behar diren ekintzak zehazten dituzten kudeaketa-tresnak dira eta oso dokumentu praktikoak behar dute izan”.

“Erakunde publikoek zeharkako prozesuan parte hartzea funtsezkoa da Paisaiaren Ekintza Planak adosteko. Oraingoz 3 deialdi egin dira Paisaiaren Ekintza Planak idazteko diru-laguntzak emateko, eta aste honetan erabaki da azkena. Hautatutako Paisaiaren Ekintza Plan gehienak paisaia degradatuekin erlazionatuta daude, ibaietan eta meategi abandonatuetan batik bat. Gune bikainek badituzte babes-tresnak eta ez dira diru-laguntza horien lehentasunezko helburu” nabarmendu du Azpirozek.

Sailburuorde Iriarteren iritzian, “lehentasunezko helburua da gure balioez eta horien etorkizunaz jabetzea, eta Paisaiaren Ekintza Planekiko ilusio hori helaraztea bai administraziotik bai herritarrengandik”.

Eusko Jaurlaritzaren Paisaiaren Ekintza Planak honako mugarri hauetan oinarritzen dira: 2000. urtean, Paisaiaren Europako Hitzarmena (Florentzia); 2009. urtean, Eusko Jaurlaritza hitzarmen horri atxikitzea; eta 2014. urtean, 90/2014 Dekretua, EAEko paisaiari buruzkoa.

Gaur, ostirala, “Paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko tresna berriak: paisaiaren katalogoak, zehaztapenak eta ekintza-planak” ikastaroaren barruan, parte-hartzaileek gai hauek aztertuko dituzte: “Paisaiaren Ekintza Planak: lurraldea kudeatzeko tresna, Errenteriako, Zeraingo eta Amorebietako kasuetan”, Victoria Azpiroz, Belén Rodríguez, Estela Beteta, Jorge Mallagaray eskutik. “Paisaiaren analisia, hura antolatzeko aldez aurreko urratsa: metodoak” eta “Paisaiaren katalogoak eta planak Bartzelonako eskualde metropolitarrean eta Tenerifen”, Joaquín Sabaté i Bel —Universitat Politècnica de Catalunya— hizlariaren eskutik.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Los nuevos Planes de Acción del Paisaje que apoya el Gobierno Vasco dedican una atención especial a ríos y minas... https://t.co/cnvbLc38fb

  • @ingurucom
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    @Irekia recoge el curso @UPVeranoEHUdan sobre paisaje donde participó como ponente nuestra compañera @anaingurucom https://t.co/52c35PkJHm

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Mari Erquicia, Javier Garaizar, Victoria Azpiroz,Belén Rodríguez, Estela Beteta, Jorge Mallagaray, Joaquín Sabaté i Bel