Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak ibilgailu eta sare elektriko adimentsuen aldeko apustua egin du, euskal industriaren etorkizuneko sektore bezala

2010.eko urriak 14

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak parte hartu du Europa Tribuna Euskadi Forumean

Bernabé Undak azpimarratu du berak zuzentzen duen sailaren “obsesioetako” bat “gure enpresa-ehuna are gehiago internazionalizatzea dela”. Uste du, gainera, beharrezkoa dela “kanpora irtetea eta haztea, Euskadiko enplegua mantentzeko eta gehiago sortzeko.

Eusko Jaurlaritzak Sare elektriko adimentsuak identifikatu ditu herrialdearentzat lehentasuna duten ekimenen artean, garapen teknologiko eta industrialari dagokionez. Horrela adierazi du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Undak Europa Tribuna Euskadi Forumean izandako hitzaldian.

Sailburuak esan duenez, sare adimentsuek (Smart grids) bidea ematen dute energia efizientzia handiagoz erabiltzeko, eta horri esker energia berriztagarriak integra daitezke, elektrizitatea modu banatuan sor daiteke eta eskaria kudeatu. Haren hitzetan, Euskadik potentzial industrial berezia du teknologia horiek garatzeko, Iberdrolak eta EEEk koordinatzen duten Energiaren Klusterraren inguruan. Eusko Jaurlaritzak sostengua emango die Smart gridsekin zerikusia duten I+G proiektuei; halaber, laguntza emango du “teknologia eta sistema horiek bere hirigune nagusietako baten ezartzeko proiektu pilotu bat abiatzeko”, adierazi du Undak.

Horrez gain, Industria Sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzatik ibilgailu elektrikoari ematen ari zaion bultzada, ibilgailu hori Euskadin txertatzeko. “Garraioaren efizientzia energetikoa hobetzen duen bitarteko bat da, eta, gainera, negozio-aukera berriak bultzatzen ditu euskal industria-ehunean”.

Orobat, Bernabé Undak azpimarratu du berak zuzentzen duen sailaren “obsesioetako” bat “gure enpresa-ehuna are gehiago internazionalizatzea dela”. Uste du, gainera, beharrezkoa dela “kanpora irtetea eta haztea, Euskadiko enplegua mantentzeko eta gehiago sortzeko. Sailburuak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritzak internazionalizaziora zuzendutako beka-programa bikain bat du, “eta badugu asmoa programa hori handitzeko eta berrikuntza- eta teknologia-programekin lotzeko”.

Azkenik, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak datuak  eskaini ditu “euskal turismoaren urterik onenari” buruz –horrela deskribatu du berak-: aurtengo urtarriletik abuztura, hotelen sistemak miloi eta erditik gora turista izan ditu, hau da, iazko hilabete berean baino % 13,3 gehiago. Beraren esanetan, kopuru horiek garbi erakusten dute turismo “iraunkor eta kalitatezkoaren” alde Eusko Jaurlaritzak egindako apustua.p { margin-bottom: 0.21cm; }

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda