
Zallako Mimetiz auzoan Cadaguaren ur goraldiei aurre egiteko obren lizitazio hasi du URAk.
- Lanok 2017ko hasieran abiatuko ditu URAk
Zalla. 2016.09.08. URAk Zallako Mimetiz auzoan Kadagua ibaiaren ur goraldiei aurre egiteko obren lizitazio hasi berri du; hartara, lanok esleitu eta 2017ko hastepenetan hasi ahal izateko.
Mimetizen Cadagua ibaiaren ur goraldiei aurre egiteko lanon proiektuak 5.196.007,8 (BEZik gabe) euroko aurrekontua beharko du egikaritzeko. Lanon xedea: Cadagua ibaiaren ur hustuketarako ahalmena handitzea, herri-gunean uholdeak saiheste aldera.
Lan-proiektu hori egin eta onartu egin da, Zallako Udalak eta Uraren Euskal Agentziak 2012an adostutako esparru-akordioak dioenari jarraiki. Esparru-akordio hori jarraitzeko sortutako batzordeak lan-proiektua zehazteko bi erakundeen arteko lankidetzaren lekuko izan da.
-
2016-09-08
Comentario de Twitter:
Zallako Mimetiz auzoan Cadaguaren ur goraldiei aurre egiteko obren lizitazio hasi du URAk. https://t.co/DbCciw7Awe https://t.co/OV3MjYsCIq -
2016-09-08
Comentario de Twitter:
Inicia la licitación de las obras de defensa ante las crecidas del Cadagua en Mimetiz-Zalla https://t.co/IG76XlsXwl https://t.co/hNF6FL9GvB