Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak gaur ekingo dio Santikurutze Kanpezuko Osasun Zentroa eraikitzeari, Araban

2016.eko irailak 08

Osakidetzak gaur hasi ditu –Udalarekin Zuinketa Akta sinatu ondoren– Kanpezuko Osasun Zentroa eraikitzeko lanak. Zentro honetan egingo duen inbertsioa 800.000 eurokoa da, eta 2.400 inguru bizilagunei eskainiko die etengabeko zerbitzua eta arreta.

Lanak, 8 hilabete barru amaituko dira eta Jon Darpón, Osasun Sailburuaren aburuz “Arabako Mendialdean bizi diren bizilagunekiko, Osakidetzak ekitatea eta gertutasunaren aldeko aurrera puso berri bat emango du”.

 

Kanpezuko Osasun Zentro berriak –Batzar Nagusien kalean, herriko frontoiaren ondoan, 170 m2-ko lurzati batean kokaturik– hiru maila izango ditu, eta horietan banatuko dira Medikuntza Orokorreko kontsulta, Pediatriakoa, Erizaintzako beste bat eta larrialdi, behaketa eta tratamenduko kontsulta bat; gainera, jendeari arreta emateko eremu bat, egongela bat eta komun egokituak ere izango ditu. Lehen solairuan taldeentzako jarduera-areto bat izango da, eta langileentzako laguntza eremu bat ere bai. Teilatupeko solairuan, galdara-gela ezartzeaz gain, etorkizunean zentroa zabaltzeko edo beste jarduera batzuetarako espazio bat egongo da erabilgarri. Instalazioen barruan, zentroak sei pertsonentzako igogailu egokitu bat izango du.

Zentro berriak egungoa ordeztuko du, Samuel Picaza plazako 6.eko eraikin bateko lokaletan dagoena. Ondorioz, nabarmen hobetuko dira gaur egungo osasun-asistentziaren baldintzak.

Eraikina hartuko duen lurzatiaren lagapena iazko otsailean erabaki zuen Santikurutze Kanpezuko udalak, Osoko Bilkura batean emandako ebazpenez.

Udalarekin Zuinketa Akta sinatu eta gero, gaur hasi diren obrek 800.000 euroko aurrekontua dute, eta zortzi hilabetean burutzeko epea aurreikusi zaie. Zentroa esleipena duen Campezo Obras y Servicios, SA enpresak eraikiko du, eta 664.000 euroko zenbatekoz esleitu zitzaizkion lanak.

Santikurutze Kanpezuko Zentroa erreferentziakoa da Arabako Mendialdean, eta igandeetan irekita egongo da eremuko 2.338 bizilagunei etengabeko arreta eskaintzeko, hiru kupo medikotan banaturik: Bernedo, Maeztu eta Santikurutze Kanpezu.

Osasun Sailburua den, Jon Darponentzat, Osasun Zentro berri hau eraikitzeak argi uzten du: “Eusko Jaurlaritzak, eta Osakidetzak –osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatekoa den heinean–, lehentasunezko helburu eta konpromisotzat dutela pertsonen beharrei erantzutea, Euskadiko herri eta hiri guztietan, zaharkiturik geratu diren azpiegituren dotazioak eta ekipamenduak berrituz eta berriak eraikiz ekitatearen alde egiñez”

Arabako lurraldearen barruan, Kanpezuko Osasun Zentro berriaren eraikuntza, bat egitera dator hasiak diren beste obrekin. Amurrion  2.753.000 euroko balio izango duen zentro berri bat altxatuko da, Landakoko anbulatorioa ordezteko.

  

Vitoria- Gasteiz, 2016ko irailaren 8a

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza inicia hoy la construcción del nuevo Centro de Salud de Santa Cruz de Campezo, Álava https://t.co/pLAUN6DheP

  • @fencinar1
    2016.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza inicia hoy la construcción del nuevo Centro de Salud de Santa Cruz de Campezo, Álava https://t.co/pLAUN6DheP

  • @Jokin60
    2016.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza inicia hoy la construcción del nuevo Centro de Salud de Santa Cruz de Campezo, Álava https://t.co/pLAUN6DheP

  • @OSIArabaESI
    2016.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza inicia hoy la construcción del nuevo Centro de Salud de Santa Cruz de Campezo, Álava https://t.co/pLAUN6DheP