Berriak
Eu

Emakundek bere babesa erakutsi dio beste behin Jaizkibel konpainiari Hondarribiako alardean

2016.eko irailak 08

Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaida, eta idazkari nagusia, Ana Alberdi, Hondarribian izan dira gaur, azken 20 urtetan egin den bezala, Jaizkibel konpainia mistoari Emakunderen babesa eskaintzeko. Landaidak gogoratu du elkarrizketa dela bide eraginkorrena Alardearen inguruan Hondarribiko herrian batasuna berreskuratzeko, haustura soziala gainditzeko, eta errespetuan eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoak emateko. Emakunderen iritziz elkarrizketa lehen pausoa da, ezinbestekoa, elkarbizitza lortzeko eta gogoratu du herriaren gehiengoak erakunde publikoei eskatzen diela jarrera aktibo bat izan dezaten konponbide batera heldu ahal izateko. Hau dela eta, deia egin die udal ordezkariei elkarrizketa prozesua bultzatu dezaten.

Honekin batera, Emakundek azpimarratu du gero eta herri gehiago direla herritarren laguntzarekin euren tradizioak egokitu dituztenak emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko eta dei egiten die Hondarribiko Udalari eta bertako biztanleei aurrera pausoa eman dezaten. Emakunderen ustetan tradizioak herrien giza kohesiorako funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortzen diren tradizioak, baina eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko. Honek ez du tradizioen kontra egitea suposatzen, aberastea baizik, emakume eta gizonei eskubide berdinak emanez.

 Emakundek argi dauka berdintasun arazo baten aurrean gaudela, eta gogoratu nahi du berdintasuna balore soziala eta demokraziaren oinarrizko ardatza dela, etalegeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dutela emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin. Horretarako ikusten du elkarrizketa, elkarlana eta akordioa direla arazo hau konpontzeko tresnak. Eta hain justu tresna horiek erabiltzen jarraituko du Emakundek, orain arte egin duen bezala.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)