Berriak
Eu

URAk amaitu ditu Gobela ibaiko lanak, Errekaganen

2016.eko irailak 08

Getxo. Hiru urteko lanen ondoren eta 16,2 milioi euroko inbertsioa eginda, URAk amaitu berri ditu Getxon, Errekagane inguruan, Gobela ibaiaren 762 metroren egokitze hidrauliko eta ingurunea leheneratzeko lanak, Cristobal Valdeseko gainezkabidetik Leioa Avenida zubiraino.

TRAGSAri esleitutako lanok bi fasetan egin dira. Lehenengoa, 400 metroko luzerakoa, Cristobal Valdeseko gainezkabidetik La Avanzada-ko zubiraino, 2013ko apiriletik 2015ko abendura bitartean egin zen 10,7 milioi euroko inbertsioaz. Bigarrena, 362 metrokoa, La Avanzadako zubitik Leioa hiribideko zubiraino, 2015ko martxotik 2016ko martxora bitartean egin da, 5,5 milioi euroko inbertsioarekin.

Lehenengo tartean ibilgua 6 metrotik 11ra zabaldu da batez-beste, eta, horrenbestez, 4 aldiz handitu da ibaiaren hustutze-ahalmena. Metrora doan zubia ordezkatu egin zen hidraulikoki egitura eta geometria hobea zuen batengatik. Estaldura zati bat berriro jarri zen populazio dentsitate handiko ingurune honetako garraioa eta zerbitzuak ahalbidetzeko.

Bigarren tartean ibilgua batez-beste 13 metro zabaltzera heldu gara.. El Carmen kaleko pasabidea ordezkatu da hidraulikoki egokia zen beste batengatik eta eremua birlandatu egin da erribera landarediko espezieekin.

2013 eta 2016.urteen bitartean Gobela ibaiaren egokitze hidraulikorako egin diren lanak, 2010tik 2011ra Salsidun eta Etxezuri-Larrañazubi egindako lanak eta gaur egun 2016an Faduran abian dauden lanak Getxoko udalerrian kalte handiak sortu zituen 2008ko ekainaren 1ean izandako ur-goraldien antzeko gertakariak saihestera datoz. Ondorengo taula honetan Uraren Euskal Agentziak Getxoko udalarekin elkarlanean azken sei urteetan egindako lanak laburbiltzen dira.

Fasea

Tartea

Distantzia

(metrotan)

Gauzatzea

Azpimarratzekoak

Salsidu

510

2010ko urtarrila-

2011ko maiatza

Salsiduko zubiaren ordezkapena.

 

Saneamendu putzuen beheratzea uholdeetarako nasan

Etxezuri-Larrañazubi

1.047

2010ko otsaila-  2011ko abendua

Leioako eta Jolasetako

zubien ordezkapena.

Errekagane. 1. Fasea

Cristóbal Valdeseko gainezkabidea- La Avanzada zubia

400

2013ko maiatza-

2015ko abendua

Metro Gobela y Villa Plentziako zubien ordezkapena

Errekagane. 2. Fasea

La Avanzada zubia-

Leioako La Avenidako zubia

362

2015ko martxoa-

2016ko abuztua6

Oinezkoentzako pasabidearen ordezkapena

Fadura

775

2016ko urtarrila

Fadurako kiroldegiko oinezkoentzako

pasabidearen eta zubiaren ordezkapena

GUZTIRA

 

3.094

 

6 urte

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)