Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Los instrumentos para la protección, gestión y ordenación del paisaje, curso de verano que hoy se inicia en el campus de Vitoria Gasteiz

2016.eko irailak 08
  • Parte-hartzaile hauek izango ditu: Izaskun Iriarte, Jesús Mª Erquicia, Pablo Sánchez, Ana Izquierdo, Victoria Azpiroz Ander de la Fuente, Agustín Azkarate, Belén Rodríguez, Estela Beteta, Jorge Mallagaray, Jakoba Errekondo eta Joaquín Sabaté i Bel

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta UPV/EHUk antolatuta, Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren esparruan, gaur hasiko da Vitoria-Gasteizko campusean “Paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko tresna berriak: paisaiaren katalogoak, zehaztapenak eta ekintza-planak” izeneko uda-ikastaroa, irailaren 8an eta 9an garatuko dena.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriarteren hitzetan, “ikastaroaren helburuak dira EAEko lurraldearen antolamenduan paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko jasotako plangintzako eta antolamenduko tresna berriak deskribatzea eta aztertzea, lurralde-plangintzaren esparruan paisaiak antolatzeko politika sustatzea eta kasuak eta arazoak Kataluniako eta Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguru desberdinetan konparatzea”.

Ikasturteari 09:30ean emango diote hasiera Letren Fakultateko Areto Nagusian Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriartek eta Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren zuzendari Agustin Azkaratek. 09:45ean “90/2014 DEKRETUA, paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa. Paisaiaren katalogoak eta zehaztapenak” hitzaldia Jesús Mª Erquiciaren eskutik. 11:30ean Pablo Sánchezek eta Ana Izquierdok beste hitzaldi bat emango dute “Donostialdeko paisaiaren katalogoa. Dokumentu teknikoa eta parte-hartze publikoa” gaiaren inguruan. 12:45ean, “Paisaia-interes bereziko eremuak, paisaia nortasunetik antolatzeko interesgune estrategikoak” aztergai dituen hitzaldia azalduko du Ander de la Fuentek —Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedra (UPV/EHU)—.

Bihar, ostirala, irailaren 9a, 09:00etan, hitzaldia: “Paisaiaren ekintza-planak: lurraldea kudeatzeko tresna. 3 kasu: Errenteria, Zerain eta Amorebieta”, Victoria Azpiroz, Belén Rodríguez, Estela Beteta, Jorge Mallagaray eta Jakoba Errekondoren eskutik. 10:15ean hitzaldia: “Paisaiaren analisia, hura antolatzeko aldez aurreko urratsa: metodoak”. Joaquín Sabaté i Bel —Universitat Politècnica de Catalunya— izango da hizlari. 12:00etan hitzaldia: “Paisaiaren katalogoak eta planak Bartzelonako eskualde metropolitarrean eta Tenerifen”, Joaquín Sabaté i Bel hizlariaren eskutik. Eta 13:00etan sintesiko saioa.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Mª Erquicia, Pablo Sánchez, Ana Izquierdo, Victoria Azpiroz Ander de la Fuente, Agustín Azkarate, Belén Rodríguez, Estela Beteta, Jorge Mallagaray, Jakoba Errekondo, y Joaquín Sabaté i Bel