Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriartek hasiera eman dio euskaltegien 2016-2017 ikasturteari

2016.eko irailak 08

Berritasuna. Hitz horixe erabili du Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak HABEren jardunaren ezaugarri nagusi gisa, Donostiako Eureka Zientzia Museoan helduen euskalduntzearen ikasturte hasierako ekitaldi akademikoan. Eta berritasun horren adibide aipatu ditu Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculum berria onartu izana, A1 eta A2 agiriak banatzen hasi izana, edo euskara ikasteko moduak eta materialak berritzeko egiten duen saio etengabea. “Berritasuna, gizartearen behar aldakorretara egokitzeko. Berritasuna, herritar helduei gero eta zerbitzu hobea emateko”, azaldu du.

Urtero, 4.500 euskaldun berri irteten dira euskaltegietatik batez beste, Uriartek nabarmendu duenez. “Euskaraz ezer jakin gabe edo oso ezagutza azalekoarekin hasi eta  B1 erabiltzaile independentearen maila eskuratzen duten hiztunak, beren bizitzan euskaraz moldatzeko gai diren hiztun berriak. Eta beste milako asko, beren euskara maila hobetzen dutenak, maila aurreratuetan edo adituen mailan dabiltzanak”.

Ikasturte hasierako ekitaldian, euskaltegiak eta HABE zoriondu nahi izan ditu sailburuak, gizarteari ematen dioten zerbitzu  bikainagatik, eta etorkizun hurbilerako erronka zein den gogorarazi du. “Helduen euskalduntzerako sistema egonkorra eta iraunkorra finkatzea. Gizarte elebiduna osatzeko herritar elebidunak behar direlako. Etxean edo eskolan euskara eskuratzerik izan ez duten herritar elebakarrei elebidun bihurtzeko aukerak eta erraztasunak eskaini behar dizkiegulako. Eta horretarako euskaltegien sistema sendoa behar dugulako”, azaldu du Uriartek.

Ekitaldian, Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasleak eman du aurten irekiera hitzaldia, “Teknologiaren aukerak hizkuntzen irakaskuntzan. Heldu erronkari!” izenburuarekin.

Euskaltegietan matrikulatzeko epea irekita, hil amaierara arte.

  • HAKOBA osatzen duten herri administrazio guztiek eta euskaltegiek elkarrekin egin dute euskaltegietan matrikulatzeko deia
  • 2015-2016 ikasturtean euskara mailaren bat gainditu duten ikasleentzat diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago urriaren 5era arte.
  • Ikasturte berri honetan B1 eta B2 mailak egiaztatzeko deialdi irekia egingo da

HAKOBA, hizkuntza politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordea osatzen duten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, EAEko hiru hiriburuetako Udalak, EUDEL eta UEMAK), udal euskaltegiek eta euskaltegi pribatu homologatuek batera egin dute aurten, lehen aldiz, 2016-2017 ikasturtean euskaltegietan matrikula egiteko deia. Eta zehatzago, Euskararen Txantxangorriak, euskara erabiltzeko gonbidapena egiten duen txoriak berak egingo die aurten euskaltegietan matrikulatzeko deia herritarrei.

Iraila amaitu arte zabalik da EAEko euskaltegietan izena emateko epea, eta ikasleak jasotzen hasteko prest dira 103 euskaltegi ( 39 publiko eta 64 pribatu homologatu), eta 1.400 euskara irakasle. Ikasturte berrian (2016ko urritik 2017ko irailera) 35.000 ikasleko kopurua gainditzea da HABEren aurreikuspena.

B1 eta B2 mailak egiaztatzeko deialdi irekia

Helduen euskalduntzearen ikasturte berriak dakarren berritasunetako bat B1 eta B2 mailetan izango da. 2016-2017an lehen aldiz, deialdi irekia egingo du HABEk maila horiek egiaztatu nahi dituzten herritarrentzat:

            -Matrikula epea: irailaren 16tik 22ra (biak barne)

            -Matrikula ordaina: 60 euro

            -Probak: urriaren 22an / azaroaren 24-25-26an

            -Baldintzak: gutxienez 17 urte izatea edo 2016an betetzea. Matrikula epean

egin eta ordaintzea.

            -Informazio gehiagorako: www.habe.euskadi.eus atarian

 

             

Matrikulazioa euskaltegietan

 

IKASTURTEA

IKASLE KOP.

IKASTURTE OSOAN

2013-2014

32243

2014-2015

33500

 

IKASTURTEA

IKASLE KOP.

IKASTURTEA AMAITZEAR DELA

2015-2016

34.618*

 

(*)2016ko irailaren 7ko datua, ikasturtea amaitzeko 3 asteren faltan. HABEren ikasturtea urritik-irailera artekoa izan ohi da.

 

 

2015-2016 ikasturtea xehe

SEXUAREN ARABERA

IKASTURTEA

IKASLE KOP

Emak.

Giz

2015-2016

34618

22429

12189

 

ADIN TARTEAK

IKASTURTEA

IKASLEKOP

16-20

21-25

26-30

31-35

36-40

41-45

46-50

51-55

56-60

61-65

>65_

2015-2016

34618

4420

2681

3562

4008

5011

5009

4008

2631

1456

807

1025

 

IKASMAILA ETA JAIOTZE LEKUA

IKASTURTEA

MAILA

IKASLE KOP.

Euskadin

jaioak

Atzerrian

jaioak

Estatuan

jaioak

2015-2016

A1

5398

2717

1471

1210

2015-2016

A2

4637

3622

314

701

2015-2016

B1

5536

4818

174

544

2015-2016

B2

7769

7140

159

470

2015-2016

C1

9962

9533

136

293

2015-2016

C2

684

666

5

13

2015-2016

Ikastaro

bereziak

632

602

6

24

 

A1 eta A2 egiaztagiriak

Amaitzear den 2015-2016 ikasturtean lehen aldiz eman dira A1 eta A2 mailetako egiaztagiriak. Pertsona kopuru hauek eskuratu dituzte mailok:

            A1 egiaztagiria: 1.506 lagunek

            A2 egiaztagiria: 1.756 lagunek

            Guztira:             3.262 lagunek   

Ikasle hauek guztiek, gainera, ikasgelako ebaluazio jarraituaz egiaztatu ahal izan dute maila, nork bere euskaltegitik irten gabe.

3.262 ikasle hauek ireki berria den diru-laguntza zuzenen onuradun izan daitezke. Urriaren 5era arte irekia dute eskaerak egiteko epea.

Ikasleei diru-laguntza zuzenak

Bestalde, iazko ikasturtean (2015-2016) HABEren euskara mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleek irekia dute dagoeneko diru-laguntzak eskatzeko epea, datorren urriaren 5era arte. Aurten, deialdiak bi maila berri jasotzen ditu, iazko ikasturtean lehen aldiz egiaztatu diren A1 eta A2 mailak, hain zuzen. HABEk 1.250.000 euro bideratu ditu diru-laguntza deialdi honetarako, iazko deialdian baino %25 gehiago.

Laguntza hauen onuradun izan nahi duten euskara ikasleek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-          HABEren erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatua egotea 2015eko martxoaren 22tik 2016ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian

-          2015 urteko bigarren deialdian edo 2016 urteko lehen deialdian parte hartu eta dagokion maila gainditzea.

Herri Administrazioak finantzatuta eskolatu diren ikasleak diru-laguntza deialdi honetatik at geldituko dira. Egiaztatu den maila bakoitzeko, honako kopuru hau eskura dezake ikasleak gehienez:

  • HABEren A1 maila: 125 euro
  • HABEren A2 maila: 175 euro
  • HABEren B1 maila edo baliokidea:  550 euro
  • HABEren B2. maila edo baliokidea: 400 euro
  • HABEren C1 maila edo baliokidea: 150 euro
  • HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro

Diru-laguntza hauen 2015eko deialdian, 3.140 onuradun izan ziren euskaltegietako ikasleen artean. B1: 870 onuradun; B2: 1.340 onuradun; C1: 930 onuradun; C2: 87 onuradun.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Goñi (Mondragon Unibertsitateko irakaslea