Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Shopping de Cine kanpainak Donostia Zinemaldiaren 64. edizioarekin bat egiten du

2016.eko irailak 08

Shopping  de  cine  San  Sebastián  Shops  Donostiak  antolatutako  ekintza  da, eta Eusko Jaularitzak lagundu du, hiriko  merkataritza Zinemaldiarekin elkartzeko eta sektorearen eta hiriko ekitaldien arteko elkarrekintza sustatzeko, merkataritzak kultur-eskaintzaile bezala duen posizionamendua hobetuz.

Hiriko  merkataritza  eskaintza hobetzeko  helburuz,  eskaintza  hori  donostiarrei  eta  bisitariei gerturatuz, San Sebastián Shops Donostiak ekintza-sorta berritzailek jarriko ditu martxan.

Zinezkodendak

San Sebastián Shops elkarteak garatutako ekimen berritzailea da. Hiriko merkataritza, Zinemaldia eta ESCAC  -  Escola  Superior  de Cinema  i  Audiovisuals  de  Catalunya-  bateratzen  ditu sektoreak Zinemaldiaren sorkuntzan eta sustapenean izan duen garrantzia nabarmentzeko.

Zinemaldian zehar, hiriko 4 saltoki itxuraldatu, “kustomizatu”ko ditugu. Denok ezagutzen ditugun filmetan agertzen diren denda bihurtuko dira, hiria zinema eszenatoki bilakatuz.

Donostiarrei eta bisitariei zuzendutako etorkizun handiko proiektu-pilotua da.

ESCAC izan da dekoratuen sorkuntzaren arduraduna. Lan bakar eta berezia da  dendak filmetan agertzen diren denda bihurtzeko egingo duten lana. Attrezoa egur margotuaz eginiko muntaia izango da. Aldamioetan eutsiko da eta saltokien fatxadetan jarriko dira, egonkortasuna bermatzen duen finkatze-sistema bat erabiliz. Horretarako saltokiek muntaia baldintzatzen duten ESCAC-ek ezarritako hainbat irizpide bete behar dituzte.

Harry Potter filmean agertzen den Madame Puddifoots-en tetegia, Pretty Woman filmean Julia Roberts-ek arropa erosten duen denda, Los Miserables filmean ikasle gazteek barrikada egiten duen eraikina eta Tiffanys, Desayuno con Diamantes filmean agertzen den bitxi-denda, ikusteko aukera izango dugu.

San Sebastián Shops Donostia karpa

San Sebastián Shops Donostiak karpa bat izango du Txurruka kalean, informazioa puntu gisa – saltoki parte hartzaileek Zinemaldia dela eta antolatuko dituzten ekimenak zabaltzeko - eta bertan ekintzak antolatzeko.

Irailaren 17tik 24ra egongo da eta bertan kustomizatutako denden making off-aren Erakusketa

Finkoa izango da. Informazioa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskainiko da.

Inaugurazioa Irailak 17an izango da 18:30tan. 24ra arte saltokiek zinemarekin lotura duten antolatutako ekintza ezberdinak garatuko dira: Star Wars-en soldaduen bisita, Zinezko orrazkerak, Merkataritzaren festa, filmetako pertsonaien karakterizazioa, makillajea, eta abar.

ESCAC-en hiru dimentsiotako Photocall-a San Sebastián Shops-en karpa ondoan, Txurruka kalean, ESCAC-ek egindako photocall bat egongo da, argazkiak eta selfiak egiteko.

Merkatua eta festa saltokietan.

Zinemaldian zehar ia 80 saltoki alfonbra gorriekin apainduko dira eta eskaintza esklusiboak egingo dituzte, merkatu bat izango balitz bezala produktuak kalera ateraz.

Saltokiek ekintza agenda antolatu dute: otamenak, dastaketak, tailerrak, esperientzia berezi eta esklusiboak…

Laburbilduz, SHOPPING DE CINE kanpainak eszenatoki bilakatutako dendez eta ekintza bereziez gozatzeko eta erosketak zinemazko giroan egiteko aukera emango die hiritarrei eta bisitariei.

Agenda osoa eta saltoki parte hartzaileen zerrenda www.sansebastianshops.com web orrian eta saresozialetan deskargatu daitezke.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikusmer
    2016.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    Shopping Cine se suma a la 64 edición del Donostia Zinemaldia https://t.co/vVGCevD9aN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)