Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gasteiz erdialdean egiten ari diren tranbiaren trazatuaren inguruko urbanizazio lanak azken fasean sartu dira

2016.eko irailak 07

ETSk, Gasteiz erdialdean egiten ari diren tranbiaren trazatuaren inguruko urbanizazio lanen azken parteari ekingo dio aste honetan. Auzokideek, merkatariek eta herritar guztiek joan den abuztuaren 10etik jasan dituzten eragozpenak amaitzera doaz. Alaba jeneralaren kalean falta den gauza bakarra, trenbide bikoitian, autobusak igarotzen ez diren lekuan, hormigoi inprimatuari kolorea aldatzea da. Gaur egungo gorria indartsuegia da, eta tonu leunagoa bilatzen da. Jarduketa hori beste bi puntutan ere gauzatuko da.

 

Katedralaren zein Becerro de Bengoa kalearen (bertan jarri da bretellea) inguruetan, harlauza batzuk berriro jartzeko lanak ari dira egiten, eta aurreikuspenen arabera, lan horiek aste honetan amaituko dira. Horrela, obrako hesiak ere kenduko lirateke. Dena den, beste astebeteko baimena eskatuko zaio Udalari, oraindik amaitu gabeko azken orduko lanik geratzen bada.

 

Aurrerago egingo diren lan bakarrak tranbiaren instalazioak eta seinaleztapenak izango dira, baina horiek ez dute eraginik izango tranbiaren zirkulazioan gaur egungo baldintzetan, ezta oinezkoengan eta merkatariengan ere. Lan horiei esker bretellea automatizatu eta operatibo bilakatuko da.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)