Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak biktimei eta memoriari buruzko politika publikoen etorkizuneko ikuspegia adostu dute

2016.eko irailak 07

Bi Exekutiboek bakegintzaren eta bizikidetzaren arloan egiten duten bigarren lan-topaketa da.

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Foru Gobernua gaur elkartu dira bigarren aldiz lan-topaketa batean Lehendakaritzaren egoitzan, bizikidetzaren arloan partekatzen dituzten lankidetza eta elkarlanerako eremuak aztertzeko. Topaketa izan da bi erakundeak koordinatzeko bakegintzaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan, eta biktimei eta memoriari buruzko politiken gainean etorkizunera begira gogoeta egiteko. 

Eusko Jaurlaritzaren aldetik Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek eta Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarrok hartu dute parte bigarren topaketa honetan. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Álvaro Baraibarrek, Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuaren zuzendari Fernando Reyk eta Memoria Historikoaren Ataleko buru Josemi Gastonek osatu dute.

Biktimei eta memoriari buruzko politiken etorkizuna

Gobernu bakoitzak bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan dituen proiektu eta ekimenetako batzuk aztertu dituzten lan-bileran.

Biktimei buruzko politikei dagokienez, bi ordezkaritzek adierazi dute biktimei buruzko politiketan ezinbestez iraganera begiratu behar dela eta ez dela gertatutakoa ahantzi behar, baina hori bezain garrantzitsua dela etorkizunera begiratu eta elkarbizitza eraikitzean biktimek zer-nolako eginkizuna bete behar duten pentsatzea. Bi erakundeen ustez biktimei buruzko politika publikoek biktimak eta gizartea bateratzea sustatu behar dute. Bestalde, bi exekutiboek erakutsi dute biktimen egiarako, justiziarako eta ordaina jasotzeko eskubideei erakundeetatik emandako erantzunean izandako esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko interes berezia. 

Bi exekutiboetako ordezkariek gizartearen, politikaren eta belaunaldien testuinguru aldakorrean memoriari buruzko politikek etorkizunera begira hartu behar duten norabideari buruzko gogoeta egin dute. Bi ordezkaritzak bat etorri dira adieraztean gertatutakoari buruzko gogoeta kritikoa egiteko politika publikoak mantentzea bezain garrantzizkoa dela horien esanahia eta xedea eguneratu eta gaur egunera eta etorkizunera proiektatzea. Bestalde, bi erakundeek egiten dute memoriari buruzko elkarrizketa libre eta anitza sustatzearen aldeko apustua, baina elkarrizketa horrek muga bat duela gogoan izanda:ezin da erabili terrorismo edo indarkeria moduren bat edo giza eskubideakurratzea justifikatzeko, babesteko edo goraipatzeko. 

Testuingurua:Lan-bilera honen aurretik honako ekintza hauek burutu dira:

Joan den maiatzaren 10ean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Nafarroako Foru Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Lankidetza Protokoloasinatu zuten, eta 18 jarduera horietako bat da bake eta bizikidetzarena. 

Ildo berean, joan den maiatzaren 20an egin zuten Iruñean, Nafarroako Jauregian,lehenengo topaketa Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako zuzendariak. Lan-bilera hartan zehaztu ziren bi exekutiboek adostutako lankidetzaren lehenengo lau arloak: biktimak, hezkuntza, bizikidetzako proiektu europarrak eta koordinazioa. Topaketa hartan erabaki zen koordinazio eta komunikazioesparru egonkor bat izatea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alvaro Baraibar, Director general de Paz, Convivencia y DD.HH de Navarra