Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria “Gernika” filmaren aurrestreinaldira joan da Guggenheim museoan

2016.eko irailak 07

Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Erkoreka Eusko Jaurkaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailbua eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuekin batera, Gernika pelikularen aurrestreinaldira joan da Bilboko Guggenheim museoan.

Filmak, Gernikako herriak 1937. urtean izandako bonbardaketaren istorioa kontatzen du eta Koldo Serra bilbotarrak zuzendutako bigarren luzemetraia da. Pelikularen eszenak Bizkaiko hainbat lekutan filmatu dira, besteak beste Bilbon, Gernikan, Gaztelugatxeko Donienen, Diman, Lekeition eta Barakaldon, baita Araba eta Gipuzkoako leku batzuetan ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)