Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Gobernu kontseiluak ingurumenaren arloan borondatezko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuei zuzenduriko diru-laguntzak iragarri ditu (Gobernu Bilera 2016-09-06)

2016.eko irailak 06

Kontseilu Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan 2016ko urtarrilaren 1a eta 2017ko martxoaren 31 bitartean ingurumenaren arloan borondatezko proiektuak garatuko dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak iragarri ditu. Ingurune fisikoan ekintza zuzenak aurreikusten dituzten proiektuak izango dira, ingurumen arloko boluntarioek era librean garatuko dituztenak, altruistak eta irabazi asmorik gabekoak eta onuradun diren erakundeek koordinatuko dituztenak, ingurumena hobetu eta babesteko xedearekin. 

Natura ingurunean: ekosistemen (ibaiak, basoak, kobazuloak, gailurrak, itsasertza, hezeguneak eta beste habitatak) kontserbazioa; paisaiaren mantentze eta berreskuratzea; animalia- eta landare-espezieen inguruko ikerketa-atazetan laguntzea eta natura ingurunearen erabilera publikoa. Ez dute diru-laguntzarik jasoko espezie inbaditzaileekin akabatzeko proiektuak, aginte eskudunek onartu duten kontrol-plan batek aipatu proiektuak boluntarioen bidez egin daitezkeela espresuki adierazi ezean. 

Babestutako natura espazioetan, baliabideak mantentzeko laguntza (bidezidorrak, ekipamenduak,…). Hirietako ingurugiroan, hiriko ingurugiroaren kalitatea hobetzea, hirietako beren aldirietako berdegunetarako ekintzak, hirietako jasangarritasuna sustatzea (mugikortasuna, hondakinak, energia, kontsumoa, bai eta beste edozein esku-hartze eremu), herrietako eta hirietako animaliak eta landareak ezagutzeko ikerketa-atazetan laguntzea. Bertako landare-barietateen eta espezieen kontserbazioaren alorrean, hazi-bankuen edo haztegien bidez. Eta mehatxupean dauden animalia- eta landare-espezieen eta beren habitaten ikerketa-atazetan laguntzea; aipatu esku-hartzea zientzien edo ikerketaren alorretan entzute handia duten erakunde edo pertsonekin egin beharko da. 

Xede horretarako, ehunda hamabi mila (112.000) euro esleituko dira gehienez. Eskaera edo adierazpen erantzuleak egiteko jarraibideak eta beste eredu guztiak ondoko egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2016/volamb/y22-izapide/es

 

2 iruzkin
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Gobernu kontseiluak ingurumenaren arloan borondatezko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko... https://t.co/F7XxJXRkP8

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Convocadas las subvenciones para entidades privadas sin ánimo de lucro que realicen proyectos de voluntariado... https://t.co/i40El3VT1K

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko