Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

237.000 euro Euskal Etxeetako euskara ikastaroetarako (Gobernu Bilera 2016-09-06)

2016.eko irailak 06

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen Ebazpena onartu du.  Ebazpenaren xedea da, 2016ko urria eta 2017ko iraila bitarteko euskara ikastaroengatik Euskal-Etxeei diru-laguntzak ematea. 

Xede horretarako 237.000 euro bideratu dira. Diru-laguntza eskatu nahi duten Euskal Etxeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan inskribatuta egotea, helduen euskalduntze eta alfabetatzerako HABEk ezarritako curriculuma izatea jardueren erreferente, astean gutxienik 3 eskola-ordu ematea eta gutxienik talde bakoitzak 6 ikasle izatea ( eta bataz beste, gutxienik 8 ikasle taldeko, talde guztien artean)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko