Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

760.000 euro gailu digitalak erosteko diru-laguntzatan (Gobernu Bilera 2016-09-06)

2016-09-06

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2016-2017ko ikasturtean gailu digitalak erosteko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. Gailu horiek Euskadiko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabiliko dituzte ikasgeletan. Deialdi honek 760.000 euroko zenbatekoa du.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, 2016-2017 ikasturte honetan Sare_Hezkuntza Gelan sarean dauden ikastetxe publiko edo itunpekoetako Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxillergo ikasleek; ikasle horiek beka baten onuradun izan beharko dute, ikas-materialaren osagaian, 2015/2016ko ikasturteko beka-deialdian.

Gainera, diru-laguntza eskatu duten dispositibo digitalak bat etorri beharko du ikastetxeak eskatzailearen talde guztiarentzat aukeratu duenarekin, beti ere Aginduak zehazten dituen ezaugarri teknikoak betez (pantailaren tamaina, memoria gaitasuna eta sistema eragileari dagozkion ezaugarriak) . Gailuak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera eskuratua beharko du izan. Ikasle bakoitzeko gehienezko diru-laguntza 200 eurokoa izango da gailua erosteko.

Sare_Hezkuntza Gelan proiektuak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesurako material eta baliabide digitalak sortzea bultzatzen du, horiek ikasgelan erabiltzea, hori guztia gauzatu ahal izateko beharrezko den formazio teknologiko eta pedagogikoa ematearekin batera. 

5 iruzkin
  • @Xabier_Egibide
    2016-09-09

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: RT @ FPeuskadi: 760.000 euros en subvenciones para la compra de dispositivos digitales https://t.co/LuusnC8gL7

  • @IkaslanBizkaia
    2016-09-09

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: 760.000 euros en subvenciones para la compra de dispositivos digitales (Consejo de Gobierno 06-09-2016) https://t.co/YZFYyA7

  • @HETELFP
    2016-09-09

    Comentario de Twitter:
    RT @ FPeuskadi: 760.000 euros en subvenciones para la compra de dispositivos digitales https://t.co/LuusnC8gL7

  • @BelenGuinea
    2016-09-08

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: 760.000 euros en subvenciones para la compra de dispositivos digitales (Consejo de Gobierno 06-09-2016) https://t.co/YZFYyA7

  • @FPeuskadi
    2016-09-08

    Comentario de Twitter:
    760.000 euros en subvenciones para la compra de dispositivos digitales (Consejo de Gobierno 06-09-2016) https://t.co/YZFYyA7N8C

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko