Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

EUSKO JAURLARITZA, "EUSKAL SAGARDOA / SIDRA NATURAL DEL PAÍS VASCO" JATORRI IZENDAPEN BABESTUAREN SORRERARI BURUZKO JAKINARAZPENAZ

2016.eko irailak 05

1)   Eusko Jaurlaritzak oso ondo baloratzen du Euskadiko Sagardo Naturalaren ekoizle eta egileen elkarteek EUSKAL SAGARDOA / SIDRA NATURAL DEL PAÍS VASCO JIBa sortzeko proiektuaren alde hartutako erabakia. Sagardogileek eta sagar ekoizleek hartutako erabakiarekin berretsita geratzen da sagardo ekoizleek azken urteetan bertako sagarraren eta ziurtatutako kalitate eta jatorria duen produkzioaren alde egindako apustua.

Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiekin eta tokiko erakundeekin batera bertako produktua eta kalitatekoa laguntzeko eta sustatzeko estrategia bati lotuta eta merkatuaren premiei erantzuteko garatzen dituen helburu berak dira ekimen honek dituenak.

2)   Eusko Jaurlaritza, arloan eskumena duen agintea den heinean, egindako eskaera baieztatzen du eta Jatorri Izendapenaren babes eskaera Jatorri Izendapenen eta Adierazpen Geografiko Babestuen Europako Erkidegoko erregistroan inskribatzeko prozesu administratiboari ekin dio. Prozesuak, batetik, izapidetze fase bat dauka barruan egiteko, eta, bestetik, Europako Batzordeak kudeatzen duen beste fase bat. Bigarren fase horretan honako urrats hauek daude:

PROZEDURA

Azaldutako dokumentazio guztiarekin, Elikagaien Kalitate eta industriako zuzendaritzak dokumentazioa aztertu, eta aldeko edo kontrako EBAZPENA emango du, gehienez ere 6 hilabeteko epean. EBAZPENA ALDEKOA bada, BOEn argitaratuko da, 2 hilabeteko epean.

Ebazpenaren aurkako errekurtsorik aurkezten ez bada, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ALDEKO EBAZPENA EHAAn argitaratu, eta Madrileko Nekazaritza Ministerioari jakinaraziko dio.

EBAZPENA ARGITARATU ONDOREN, JATORRI IZENDAPENAK BEHIN-BEHINEKO BABES NAZIONALA ESKURATUKO DU, eta BOEN argitaratuko da, eta Jatorri Izendapena operatibo egongo da jada.

MAGRAMAk eskaera espediente hori aurkeztuko du EUROPAKO BATZORDEAN.

3)   Horrekin guztiarekin, Eusko Jaurlaritzak erabateko errespetua eta laguntza eskaintzen dio Sagardogileen Elkarteari, izan ere, Sagardogileen Elkartea izan baita prozesu hau gidatzen duena, sagardoa tradizio handiko nekazaritzako elikagai gisa goratzeko, bertako sagarraren eta kalitate eta berrikuntzaren alde eginez, etengabeko hobekuntzarako bektoreak eta  sagardoaren kultura sortu eta produktua duintzeko estrategiaren oinarria diren heinean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Petritegi
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @hazifundazioa: EUSKAL SAGARDOA / SIDRA NATURAL DEL PAÍS VASCO;Jatorri izendapen babestuaren sorrera https://t.co/zbTrqWkgcU

  • @hazifundazioa
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    EUSKAL SAGARDOA / SIDRA NATURAL DEL PAÍS VASCO;Jatorri izendapen babestuaren sorrera https://t.co/zbTrqWkgcU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)