Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako sariaren 2017ko ediziorako aukeratutako gaia honakoa da: «Natura 2000 sarearen balioak Euskadiko biodibertsitatea babesterako orduan»

2016.eko irailak 06

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta Jaurlaritzaren mendeko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko den Ihoberen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eragile ekonomikoen, izarte-eragileen eta herritarren artean ingurumen-kultura sustatzea eta zabaltzea. Helburu horrekin Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako III. saria deitu dute. Helburu nagusia EAEko hedabideetako profesionalek (prentsa, irratia, telebista eta Internet) ingurumen-balioak zabaltzen eta jasangarritasunaren kultura euskal gizartean sustatzen duten funtsezko eginkizuna aitortzea da.

 

Bi sari emango dira: • EUSKADIKO INGURUMEN KAZETARITZAKO SARIA, Euskadin ingurumenari buruz egindako lan bati. Autonomia-erkidego honetan hedapena duen komunikabideren batean zabaldua behar du, eta • EUSKADIKO INGURUMEN KAZETARIAREN SARIA, Euskadin ingurumenari buruz egindako lan bati. Egoitza autonomia-erkidego honetan duen komunikabide batean aritzen den kazetaritzako profesional batek egina behar du.

 

Sari horiek irabazteko hautagai izango dira hedabidetan (idatzizko prentsa, irratia, telebista edo Internet) kazetariek, beren izenarekin edo ezizen batekin, argitaratu dituzten Euskadiko ingurumenari buruzko lanak. Lanok taldean edo bakarka egindakoak izan ahalko dira, 2016. urtean zehar. Hautagai bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanak EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dira.

 

Epaimahaiak aurkeztutako lanen aipamen bereziak egin ahalko ditu, egokitzat joz gero, baina aipamen berezi horiek ez dute diruzko saririk izango. Sariak bakarrak eta zatiezinak izango dira; dena dela, taldean edo elkarlanean eginiko lanei eman ahalko zaizkie. Bestalde, epaimahaiaren ustez jasotako proposamenen kalitatea ez bada eskatutako mailara iristen, sarietako edozein esleitu gabe utzi ahal izango du.

 

HAUTAGAITZEN GAIA

Aurkeztutako hautagaitzek Euskal Autonomia Erkidegoak EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020an proposatuta dituen ingurumen-erronkak ulertzea eta horiek lortzeak dakartzan onurak ikustea sustatu beharko dute. Proposatutako erronka horiek honako ingurumen-arloetakoak dira:

• Biodibertsitatea eta kapital naturala babestea.

• Klima-aldaketaren eraginak arintzea eta haiei egokitzea.

• Osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura.

• Zirkuitu itxiko ekonomia.

• Garapen jasangarrirako ingurumen-hezkuntza.

 

EUSKADIKO INGURUMEN KAZETARITZAKO SARIAREN 2017ko ediziorako aukeratutako gaia honakoa da: «Natura 2000 sarearen balioak Euskadiko biodibertsitatea babesterako orduan».

 

SARIAK

Sariak 6.000 euroko zuzkidura* du, guztira, eta honela egongo da banatuta:

• EUSKADIKO INGURUMEN KAZETARITZAKO SARIA, 2.500 euroko zuzkidura eta trofeoa.

• EUSKADIKO INGURUMEN KAZETARIAREN SARIA, 1.500 euroko zuzkidura eta diploma.

• Bi ACCESIT gehienez: 1.000 euro accesit bakoitzarentzat eta diploma.

* Sariak dagokion PFEZaren eta BEZaren legezko atxikipena izango du.

 

EPAIMAHAIA ETA SARIAREN EPAIA

Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako III. Saria emateko, epaimahaia kazetaritzaren eta ingurumenaren eremuetan izen ona duten profesionalek osatuko dute, hala nola aurreko edizioko irabazleak. Epaimahaiaren gehiengo soilak erabakiko du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako III. Saria nori eman.  Berdinketa kasuan, epaimahaiko presidentearen botoak erabakiko du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta ezingo da errekurtsorik jarri haren aurka.

 

Sariak jendaurreko ekitaldi batean emango dira. Sariaren antolatzaileek bere garaian jakinaraziko dute. Saria hartu ahal izateko nahitaezko da zuzenean jasotzea.

 

AURKEZTEKO EPEA

Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 31n amaituko da.

 

AURKEZTEKO MODUA

Sari honetan parte hartzen duten lanak honako helbide elektronikora bidali beharko dira: premioperiodismo@ihobe.eus. Tamaina handiko fitxategiak bidaltzeko Wetransfer edo Dropbox bezalako plataformak erabil daitezke.

• Inprimatutako lanak: PDF fitxategian edo paperean (jatorrizko argitalpena). Hari erantsita bidali beharko da hedabidearen argitaratze-ziurtagiria.

• Irratian igorritako lanak: audio-fitxategirako esteka (URL aktiboa) edo erantsitako fitxategia mp3 edo wav formatuan. Hari erantsita bidali beharko da hedabidearen igortze-ziurtagiria.

• Telebistan igorritako lanak: bideorako esteka (URL aktiboa) edo fitxategia mp4 formatuan. Hari erantsita bidali beharko da hedabidearen igortze-ziurtagiria.

• Euskarri digitaletan argitaratutako lanak: Web-/lan-orrira esteka (URL aktiboa). Hari erantsita bidali beharko da hedabidearen argitaratze-ziurtagiria.

Gutun-azalean edo paketean honakoa adierazi beharko da: «EUSKADIKO INGURUMEN KAZETARITZAKO saria (III. edizioa)».

 

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Hautagaiek honako dokumentu hauek eman beharko dituzte:

• Sariketara aurkeztutako lana osorik.

• Egilearen edo egileen izena eta NAN zk.

• Harremanetarako helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

• Egilearen edo egileen curriculum vitae laburra eta akreditazio profesionala.

• Aurkeztutako lanaren lapurpena eta hura argitaratu edo igorri den hedabidearen datuak: hedabidearen izena, atala edo programa, orria edo ordutegia eta garrantzitsutzat jotako beste edozein datu.

• Lanaren edukiak sustatzen dituen ingurumen-balioen zerrenda.

Parte-hartzaileak bermatu beharko du lehiaketara aurkeztutako lanen egile dela eta erantzukizun osoa izango du hirugarrenek eginiko ezein erreklamazioren aurrean. Hautagaitza bat talde batek aurkezten duenean, irabazle izatekotan saria jasotzera agertuko den pertsonaren izena zehaztu beharko du.

 

BAZTERKETAK

Ez dute sari honetara aurkezteko aukerarik izango: • Aurreko edizioetako pertsona edo talde saridunek, saria jaso eta bi urte igaro arte. • Aurreko edizioetan aurkeztutako lanek.

 

ONARTZEA

Lanak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia guztiz onartzea. Ez da aurkeztutako lanik itzuliko.

 

ESKUBIDEAK

Eusko Jaurlaritzak eta Ihobek, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, saritutako lanak hedatzeko eskubidea izango dute, betiere egilearen izena, hedabidea eta argitalpen-, igorpen- edo hedapen- data adierazita, baita Eusko Jaurlaritzak eta Ihobek hautatuko lan gisa aurkeztekoa ere, baina ezingo diote lanari inolako etekin ekonomikorik atera. Lanaren jabetza egilearen edo egileena, edo igorri duen hedabidearena izango da.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @RebelinAluminio
    2016.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT CanarioAcosado "RT geoparkea: Premios 2017 de #periodismo ambiental "Los valores RedNatura2000 en la conservaci… https://t.co/E21Bs132q8"

  • @CanarioAcosado
    2016.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @geoparkea: Premios 2017 de #periodismo ambiental "Los valores @RedNatura2000 en la conservación de #biodiversidad en #Euskadi" https://

  • @LifeInfonatur
    2016.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @geoparkea: Premios 2017 de #periodismo ambiental "Los valores @RedNatura2000 en la conservación de #biodiversidad en #Euskadi" https://

  • @geoparkea
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Premios 2017 de #periodismo ambiental "Los valores @RedNatura2000 en la conservación de #biodiversidad en #Euskadi" https://t.co/vK4l1UQupC

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)