Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehen plana onartu du

2016.eko irailak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Gobernu Kontseiluak langileen prestakuntzarako laguntza-programa eta euskaltegiak finantziatzeko plana onartu ditu

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako gizonen eta emakumeen berdintasunerako lehen plana. Garrantzi handiko lan-dokumentua da, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek batera prestatu dutena eta administrazio orokorreko mahai sektorialak onartu duena. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan.

Planak 4 urteko indarraldia du. Hasteko, egoeraren diagnostikoa egiten du berdintasunaren ikuspuntutik. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten ia 7.000 pertsonen ezaugarriak aztertzen ditu. Ondoren, 6 jardun-ardatz zehazten du, eta hautemandako desberdintasuna arintzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarriko duen 26 neurri zehatz ezartzen du

Eusko Jaurlaritzak tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa aplikatzeko hartutako konpromisoaren parte da gaur onartutako plan hori. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren erakunde autonomoetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko beste urrats bat da. "Bide horretatik lortuko dugu Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeek eta gizonek bizitzaren alderdi guztietan aukera berdinak izatea", adierazi du Erkorekak.

Berdintasunaren ikuspuntutik, azterketak hiru ondorio nagusi bereizi du: langile-taldea nabarmen feminizatuta dago, emakumeek gizonek baino lan-ezegonkortasun handiagoa dute, eta emakumeek batik bat, % 87,17, eskatzen dituzte adin txikikoak edo familiakoak zaintzeko bateragarritasun-neurriak. Gainera, egiaztatu da emakumeen eta gizonen artean % 8,5eko soldata-arraila dagoela, baina ez da zuzeneko diskriminazio baten emaitza, baizik eta emakumeek bateragarritasunaren pisua bere gain hartzean kategoria eta soldata txikiagoko lanpostuak betetzearen aldeko hauta egitearen emaitza.

LANBIDE ETA EUSKALTEGIAK

Bestalde, Gobernu KontseiluaK argi berdea eman dio enpresek haien langileen prestakuntzarako ekintza estrategikoak egiteko laguntza-programari. Programa, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Planaren barnean hartzen da, 4,3 milioi euroko zenbatekoa du eta Lanbideren bitartez bideratuko da.

Gaur onartu da ere 2016-2017 ikasturterako Euskaltegiak finantziatzeko programa. Ia 30 milioi euro bideratuko dira programara. 

AURREKONTUAK

 

Bestalde, komunikabideek egindako galderei erantzunez, Erkorekak onartu du irailaren 25ean hauteskunde autonomikoak egingo direnez, Euskal Autonomia Erkidegoak ezin izango duela aurrekonturik izan 2017ko urtarrilean, gobernuak “seriotasunez eta zorrotz” jokatu behar baitu, hurrengo gobernua baldintzapean jarri gabe. Dena den, lasaitasun-mezua helarazi nahi izan die herritarrei, eta ziur dago legealdi honen hasieran gertatutakoa erreferentziatzat hartzen bada, Urkulluren gobernuak kontu publikoak hiru hilabetetan lantzea lortu baitzuen, 2017ko kontuak martxoaren amaiera aldera prest egon litezkeela.

2016-09-06ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko abenduak 21

    Planak jasotzen du garatzeko Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra eratu behar dela, eta hau gehienez ere HILABETE BATEKO epean izendatu behar dela. BI HILABETE BAINO GEHIAGO pasa dira eta Funtzio Publikoko sailburuordetzaK oraindik ez du ezertxo ere egin. Benetan Plana garatzeko borontaterik al dago edo Plana dugula esatearekin nahikoa da? Horrela lortuko ditugu aukera berdinak izatea bizitzaren alderdi guztietan, Erkoreka jauna?

  • 2016.eko abenduak 21

    El plan se recoge que el plazo MÁXIMO de un MES se creará una Comisión Permanente de Igualdad para el desarrollo del Plan. Han pasado MÁS DE DOS MESES y la Viceconsejería de Función Pública aun no ha movido pieza. ¿Hay voluntad de desarrollar el Plan o nos conformamos con decir que lo tenemos? ¿Así es como vamos a conseguir la igualdad de oportunidades en todas las esferas de la vida, señor Erkoreka?

  • 2016.eko irailak 06

    Praktikara eraman guztion buruan

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)