Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik Euskadirako Biodibertsitate Estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako kontseiluan (Gobernu Bilera 2016-09-06)

2016.eko irailak 06
  • Euskadik bere natura babestuko du
  • “Gure ondare naturala babesteak, zaintzeak eta berreskuratzeak hazkunde ekonomikoa eta enplegua, elikagaien eta uren segurtasuna eta bizi-kalitatea sustatuko ditu” 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik Euskal Herrirako Biodibertsitate Estrategia 2030 aurkeztu dio Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duen gobernuari. Aipatu ibilbide-orriak Euskadiko natura ondarearen kontserbazio-egoera hobetuko du erakundeen eta biztanleriaren artean partekatutako erantzukizunaren eta ekosistemak balioan jartzearen bidez. 

Txingurriak behar ditugu bizirauteko, baina beraiek ez gaituzte ezertarako behar". Harvardeko Medikuntza Eskolako Osasun eta Ingurumenerako Munduko Zentroko Wilson irakaslearen esaldi horrek lurreko espezieek eta ekosistemek osatzen duten biodibertsitatearen garrantzia agerian uzten du. Ekosistema osasuntsuek ura garbitu, airea araztu, gure zorua zaindu, klima arautu, nutrienteak birziklatu eta elikagaiak eskaintzen dizkigute. Lehengaiak eta sendagaientzako baliabideak eskaintzen dituzte. Zibilizazio guztien oinarria dira, bai eta gure ekonomien sostengu ere. Oso erraza da: ez dugu bizitzerik “ekosistemen zerbitzu horiek” gabe. Gure natura kapitala delakoa da”, adierazi du Ana Oregik. 

“Gure ondare naturala babesteko, zaintzeko eta berreskuratzeko xedea lortzeak hazkunde ekonomikoa eta enplegua, elikagaien eta uren segurtasuna eta bizi-kalitatea sustatzen ditu. Euskadirako Biodibertsitate Estrategiak hemendik 2030era arte aipatu xede hori lortzen lagundu digulako ustea dugu”, azpimarratu du Oregik. 

Ingurumen estrategia honen gauzatzearekin lortu nahi den xedea da "Euskadiko naturaren kontserbazio-egoera hobetzea, bere narriadura geldituz eragile guztiek partekatuko duten erantzukizunari esker; aldi berean, biztanleriak naturaren ekosistemen zerbitzu-aberastasunak gizakion ongizateari egiten dion ekarpena baloratuko du”. Aipatu xedea lortzeko, lau esku-hartze eremu nagusi jorratuko dira: ekosistemen babesa eta berreskuratzea; Europako Natura 2000 Sarea bultzatzea; naturaren kultura eta ezagutza sustatzea; eta eraginkortasuna eta efizientzia lurraldearen eta natura ondarearen kudeaketan.

Plangintza-instrumentu hau osatzeko Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinen, Foru Aldundien, Udalsarea21eko udalerrien eta, orokorrean, euskal gizartearen laguntza izan dugu. Partaidetza-prozesu horren mugarri nagusia Biodibertsitateari Buruzko Gizarte Foroa izan da, otsailean egin zena Bilbon. Bertan, erakunde publikoetako, inplikaturiko entitatetako eta arlo akademikoko ehun eragile baino gehiagok dokumentu honek jorratu beharko lituzkeen lehentasunen inguruan eztabaidatu zuten.

Euskadik biodibertsitate garrantzitsua agertzen du Europa mailan. Ana Oregiren esanetan, “gure lurraldeak 2500 espezie ezberdin hartzen ditu; Britainia Handiak baino askoz ere gehiago, esaterako, 1300 baitituzte bakarrik han. Euskadik Europar Batasuneko lurraldearen % 1a hartzen badu ere, Europa mailan interesgarriak diren habitaten % 35 hartzen du, animalia-espezieen % 21 eta landare-espezieen % 2. Halere, egun arte egindako aurrerapenak direnak direla, Euskadiko habitat interesgarrien % 75a kontserbazio-egoera kaskarrean dago, EBak agertzen duen portzentaje berbera. Espezieen kasuan, inbentarioan sarturiko espezieen % 4a mehatxupean dago. Europan, ugaztunen % 42a desagertzeko arriskuan dago, hegaztien % 15arekin eta tximeleten eta narrastien % 45arekin batera”. 

Hori guztiarengatik, “Euskadirako Biodibertsitate Estrategia 2030 berria Europako Natura 2000 Sarean sartutako Euskadiko 55 espazioak ezartzeko prozesua bukatu eta gero onartu da; horrek esan nahi du gure lurraldearen % 23a ingurumena babesteko ekimen baten mende dagoela", adierazi du Ingurumen Sailburuak.

 

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlburenSL
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi presenta en el consejo de Gobierno Vasco la primera Estrategia de Biodiversidad para Euskadi https://t.co/QOA2J5UQEH

  • @alexanderboto
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Ana Oregik Euskadirako Biodibertsitate Estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako kontseiluan... https://t.co/6PAvlHQHrR

  • @inilazka
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Ana Oregi presenta en el consejo de Gobierno Vasco la primera Estrategia de Biodiversidad para Euskadi... https://t.co/K

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi presenta en el consejo de Gobierno Vasco la primera Estrategia de Biodiversidad para Euskadi... https://t.co/KjCh0TbXaT

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregik Euskadirako Biodibertsitate Estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako kontseiluan... https://t.co/6PAvlHQHrR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)