Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal udalerriek jarduera anitz prestatu dituzte ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko

2016.eko irailak 09
  • Mugikortasunaren Europako Astea, irailaren 16tik 22ra, “Mugikortasun adimentsua. Ekonomia indartsua”.

 

  • Euskal udalerriek jarduera anitz prestatu dituzte ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko

 

 

Orain arte, Euskal Herriko 15 udalerrik egin dute bat Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun-ohitura osasuntsuak eta ingurumenarekiko abegitsuak sustatzeko asmoz beren biztanleen artean. Europar Batasunak bere Estatu kide guztien artean sustatu duen mugikortasun jasangarriaren kanpaina irailaren 16a eta 22a bitartean egingo da. Gasteiz eta Bilboko tranbiek eta Donostialdeko Topoak Europar Batasunak aukeratu duen goiburua eramango dute: Smart mobility, Strong economy-Mugikortasun adimentsua, ekonomia indartsua”.

 

Basauri, Beasain, Bilbo, Donostia, Durango, Ermua, Errenteria, Galdakao, Getxo, Laudio, Ordizia, Sopuerta, Tolosa, Gasteiz eta Zalla, Udalsarean bilduta, dira Eusko Jaurlaritzarekin batera Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko duten udalerriak. Jarduera ezberdinak antolatuko dituzte isurketarik gabeko hiri-logistika bateranzko aldaketa sustatu eta mugikortasun-ohiturak aldatzeko biztanleen artean. Aipatuek egun arte Europako kanpaina horrekin bat egin duten Estatu espainiarreko udalerri guztien % 5a suposatzen dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregiren hitzetan, “Mugikortasun adimentsua, ekonomia indartsua” goiburuarekin Europako batzordeak aurtengo urterako antolatu duen kanpainaren xedea mugikortasun jasangarriak ekonomian duen eragin positiboa nabarmentzea izango da, garraio publikoak eta bizikleta bezalako garraio-bide jasangarriak gehiago erabiltzearekin lorturiko onurak ez baitira ekonomikoak soilik, bizi-kalitatean eta pertsonen osasunean eragiten dute ere".

 

Mugikortasunaren Europako Asteak foro bat sortu nahi du, non hiritarrek mugikortasunaren eta hirigunetan egiten den kaleen erabileraren inguruan hausnartuko duten, proposamen zehatzak eginaz aireko kutsadura eta osasun arazoak bezalako erronka zehatzekin bukatzeko.

 

MEA 2016 ekimenean parte hartuko duten 15 euskal udalerriek hiru partaidetza-irizpidetako bat aukeratu dute: aste osorako jarduerak antolatzea, mugikortasun jasangarria sustatuko duen neurri iraunkor bat gutxienez gauzatzea edo Autorik Gabeko Eguna antolatzea, irailaren 22an ahal bada, gune bat edo bat baino gehiago erreserbatuz oinezkoen, txirrindulari eta garraio publikorako.

 

Jarduerak era guztietako pertsonei zuzenduta daude. Honela, irailaren 24an bigarren eskuko bizikleten eta mugikortasun jasangarriaren aldeko azoka berezia antolatuko dute Galdakaon; Bilbon eta Gasteizen, esaterako, txirrindularientzako ibilaldiak antolatuko dituzte eta biztanle guztiak daude gonbidatuta.

 

Durangoko Udalak, bere aldetik, Biziklearte saria emango du. 2015eko Mugikortasunaren Europako Astearen barruan eginiko lehiaketa horren xedea zen mugikortasun jasangarriari loturiko gaien inguruko kontzientziazioa sustatzea helburu zuten arte esku-hartzeak garatzea.

 

Mugikortasun jasangarria sustatzeko neurri iraunkorrak gauzatzeari dagokionean, Ermuak igogailuak jarri ditu bide publikoan, altueran dauden inguruneen irisgarritasuna hobetzeko; Ordiziak autobus-geltoki berria jarri du Altamira auzoan, erdigunetik urrunen dagoen auzoan alegia.

 

Bilbo, Donostia, Durango, Getxo eta Gasteizen “Autorik Gabeko Eguna” antolatuko dute. Hiriko zenbait kale trafikorako itxiko dituzte, MEA 2016 ekimenarekin bat. Aipatu udalerriak urrezko partaideak dira, hiru irizpideei loturiko ekimenak antolatuko baitituzte. Era horretan, Bruselan Europako Garraio Komisarioaren presentziaz ospatuko den Mugikortasunaren Europako Astearen Sarirako hautagai izango dira.

 

 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SostArq
    2016.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    Semana Europea de la Movilidad: los municipios vascos preparan numerosas actividades para reducir el uso vehícul... https://t.co/ueZGSpOXJP

  • @EuropeDirectBiz
    2016.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    European Mobility Week 2016 #mobilityweek @EuropeDirectBiz Acciones en Euskadi https://t.co/hJM19jKeHa

  • @Ingurukomej
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Udalsarea21: #SemanaEuropeaMovilidad: Municipios vascos preparan numerosas actividades para reducir el uso #vehículoprivado https://t.c

  • @ihobEJGV
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    #SemanaEuropeaMovilidad: Municipios vascos preparan numerosas actividades para reducir el uso #vehículoprivado https://t.co/0K9CZ22ZD2

  • @Udalsarea21
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    #SemanaEuropeaMovilidad: Municipios vascos preparan numerosas actividades para reducir el uso #vehículoprivado https://t.co/2Xa8npU6DT

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskal udalerriek jarduera anitz prestatu dituzte ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko... https://t.co/FulTFQ8ev6

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Semana Europea de la Movilidad: los municipios vascos preparan numerosas actividades para reducir el uso vehículo... https://t.co/Y5mfivvuTi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)