Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Bizkaian Euskotrenek bere zerbitzuak hobetuko ditu Ermua-Eibarrera, Gernikara eta Bermeora maiztasunak handituz.

2016-09-05

Datorren irailaren 12tik aurrera, Bizkaian Euskotrenen tren bidezko garraio publikoko zerbitzuetan hobekuntzak egingo dira maiztasunei, ordutegiei eta tren-unitateei dagokienean. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena eta Lurraldeko Politika sailburuak zehaztu duenez, “Elgoibar-Bilbo tarteko zerbitzuan hobekuntzak egingo dira, trenak 30 minutuko maiztasunarekin ipiniko baitira, baita bidaiari gutxiko ordutan ere. Gaur egun 60 minutuko maiztasuna dute.  Eibar eta Ermua artean, eta puntako ordutan, zerbitzuak 10 eta 20 minutu arteko maiztasunekin jarriko dira”.

 

Zaldibar-Bilbo / Gernika-Bilbo tarteetan, erdizuzeneko trenak berriro ezarriko dira goizeko puntako ordutan, eta Bermeo-Bilbo tartean 30 minutuko maiztasuna edukiko dute, baita bidaiari gutxiko ordutan ere. Gaur egun 60 minutuko maiztasuna dutela adierazi du Ana Oregik.

 

Gipuzkoan, Altzako geltokia zabaltzearekin batera, maiztasunak ere handituko dira. Horrela, Donostia eta Altza bitartean trenek 15 minututik 15 minutura zirkulatuko dute. Gainera, Lasarte, Donostia eta Irun arteko linean, Irundik Donostiarako lehen trenaren irteera-ordua aurreratu egingo da, eta 15 minututik 15 minuturako trenen maiztasuna egun osora zabalduko da –21:30era arte–, baita lanegun bezala hartuko diren larunbatetan ere. Horretaz gain, Donostia eta Herrera artean zerbitzua 7,5 minututik 7,5 minutura egongo da.

 

Ana Oregik azpimarratu bezala, “Zumaia eta Donostia artean, bidaiari gutxiko goizeko eta arratsaldeko ordutegietan zerbitzu gehiago ipiniko dira 30 minutuko etengabeko maiztasunekin”.

 

Iruzkin bat
  • @debegesa
    2016-09-07

    Comentario de Twitter:
    Euskotren incrementará desde el lunes la frecuencia de los trenes entre Elgoibar-Bilbo y Ermua-Eibar https://t.co/mIICIz53Fb #Debabarrena

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)