Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Altzako geltokia zabalduz, eta Irunera, Zumaiara, Ermua-Eibarrera eta Elgoibarrera tren-maiztasunak handituz, Euskotrenek bere zerbitzuak hobetuko ditu

2016.eko irailak 05

Datorren irailaren 12tik aurrera, Altzako geltokia zabaltzearekin batera, Gipuzkoan Euskotrenek eskaintzen dituen tren bidezko garraio-zerbitzuak hainbat hobekuntza ekarriko ditu maiztasunei, ordutegiei eta tren-unitateei dagokienean. Horrela, Donostia eta Altza artean trenak 15 minututik 15 minutura ibiliko dira. Gainera, Lasarte, Donostia eta Irun arteko linean, Irundik Donostiarako lehen trenaren irteera-ordua aurreratu egingo da, eta 15 minututik 15 minuturako trenen maiztasuna egun osora zabalduko da –21:30era arte–, baita lanegun bezala hartuko diren larunbatetan ere. Horretaz gain, Donostia eta Herrera artean zerbitzua 7,5 minututik 7,5 minutura egongo da.

 

Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurraldeko Sailburuak zehaztu duen bezala, “Zumaia eta Donostia artean, goizeko eta arratsaldeko bidaiari gutxiko ordutan zerbitzu gehiago emango dira, 30 minutuko etengabeko maiztasunekin”.

 

Elgoibar-Bilbo tartean ere hobekuntzak aurreikusi dira, trenak 30 minutuko maiztasunarekin ipiniko baitira, baita bidaiari gutxiko ordutan ere. Gaur egun 60 minutuko maiztasuna dute.  Eibar eta Ermua artean, eta puntako ordutan, zerbitzuak 10 eta 20 minutu arteko maiztasunekin jarriko dira.

 

“Euskotrenek egunez egun azpiegiturak hobetzen ari da, unitateak, lineak eta geltokiak berrituz. Hala gertatzen da hilaren 12an zabalduko den Altzako geltokiaren, duela gutxi eraikitako Amaña-Eibar geltokiaren eta Loiolan aurki zabalduko den geltokiaren kasuetan, edo Hendaian informazioa hobea eskaintzeko eta txartelen salmentarako egin diren hobekuntzen kasuan. Bertan, txartelen salmentarako makina bat ipini da, SNCFaren geltokiko hall-ean ordutegien pantaila bat ipini da, eta SNCFaren Ter zerbitzuekin (Passbask txartela) eta autobuseko Transport64 zerbitzuekin (Passeusk txartela) lotura intermodala ezarri da”, adierazi du Ana Oregik.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnveibar
    2016.eko irailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @debegesa: Astelehenetik aurrera, Elgoibar-Bilbo eta Ermua-Eibar arteko trenen maiztasuna handituko du Euskotrenek https://t.co/G1mpNdMP

  • @AinaraSSM
    2016.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @debegesa: Astelehenetik aurrera, Elgoibar-Bilbo eta Ermua-Eibar arteko trenen maiztasuna handituko du Euskotrenek https://t.co/G1mpNdMP

  • @EibarkoEGI
    2016.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @debegesa: Astelehenetik aurrera, Elgoibar-Bilbo eta Ermua-Eibar arteko trenen maiztasuna handituko du Euskotrenek https://t.co/G1mpNdMP

  • @debegesa
    2016.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    Astelehenetik aurrera, Elgoibar-Bilbo eta Ermua-Eibar arteko trenen maiztasuna handituko du Euskotrenek https://t.co/G1mpNdMPMx #Debabarrena

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)