Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Burdinbidearen Euskal Museoko tren historikoen zerbitzuak % 20ko gorakada izan du

2016-09-01

 

  • Turisten kopurua inoiz baino handiagoa izan da uda honetan: 4.469 bisitari
  • Iraileko eta urriko asteburu guztietan, lurrun trakzioko tren historikoen zerbitzua mantenduko du Museoak

 

2016ko uda honetan, Azpeitian dagoen eta Euskotrenek kudeatzen duen Burdinbidearen Euskal Museoko tren historikoen zerbitzuen eskakizuna bere historiako mailarik gorenera iritsi da. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuorde Antonio Aizek adierazi duenez, “datu horiek urte osoan zehar eman den goranzko joera berresten dute. Urtean osoan zehar, orain arte, 2015ean baino % 19,85 bidaiari gehiago izan du zerbitzuak eta 2015, bere aldetik, eskakizun-mailarik handiena izan duen urtea izan zen zerbitzua 1998n abiatu zenetik".

 

Zehazki, eta 2015eko udarekin alderatuta, Burdinbidearen Euskal Museoko tren historikoen bidaiariak % 24,62 hazi dira: 3.586 bidaiari 2015ean, 4.469 aurten. Hilak aintzat hartuz, portzentualki gorakadarik handiena izan duen hila uztaila izan da: 1.743 bidaiari, 2015eko 1.157 bidaiariekin alderatuta (% 50,64 gora). Abuztuan, bestalde, gorakada % 12,22koa izan da, 2.429 bidaiari izan baitziren iaz eta aurten, aldiz, 2.726.

 

“Portaera hori, hein batean, iazko abuztuak 5 asteburu izan zituelako eman da, aurtengoak 4 asteburu bakarrik izan dituen bitartean. Eta asteburutan eskaintzen da, hain zuzen ere, lurrun trakzioko zerbitzua, bisitari gehien erakartzen dituena alegia. Uztaileko azken asteburua 2016ko abuztuarekin batera zenbatuko balitz hileko gorakadak askoz ere orekatuagoak izango lirateke: % 24,89 uztailean eta % 24,49 2016ko abuztuan”, azaldu du Aizek.

 

Garraio sailburuordeak nabarmendu duenez, "zerbitzuak gorakada handia izan du abuztuko lanegunetan, zeinetan zerbitzua diesel trakzioko tren historikoekin eskaintzen den. Kasu honetan, eskakizunak % 45,07 egin du gora: 852 bidaiari 2015ean, 1.236 aurten". Lurrun trakzioko trenei dagokienean, eskakizuna % 12,93 hazi da abuztuan”.

 

Iraileko eta urriko asteburu guztietan, lurrun trakzioko tren historikoen zerbitzua mantenduko du Burdinbidearen Euskal Museoak, ondoko egutegiarekin:

 

  • Larunbatak:irteerak 12:30etan eta 18:00etan
  • Igandeak eta jaiegunak:irteerak 12:30etan

 

2 iruzkin
  • @LaGuipuzcoana
    2016-09-02

    Comentario de Twitter:
    RT @azpeitituris: Burdinbidearen Euskal Museoko tren historikoen zerbitzuak % 20ko gorakada izan du https://t.co/7IiURcDfIs

  • @azpeitituris
    2016-09-02

    Comentario de Twitter:
    Burdinbidearen Euskal Museoko tren historikoen zerbitzuak % 20ko gorakada izan du https://t.co/7IiURcDfIs

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)