Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek Kontxako estropadak direla eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2016-08-31

Datozen igandeetan, irailaren 4an eta 11n, Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du Donostiako Kontxako estropadengatik eta Arasoko eta Donostiako lan-egoitzetako makinarien greba deialdiaren ondorioz jarritako gutxieneko zerbitzuak direla eta.

Zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek dira:

IGANDEA, IRAILAK 4

ZUMAIA-AMARA: 9:00etatik 22:30era 30 minuturik behin. Halaber 10:11n zerbitzu gehigarri bat irtengo da.

AMARA-ZUMAIA: Igandeetako eta jaiegunetako ohiko ordutegiari eutsiko zaio eta Amaratik orduro irtengo dira 7:50ean hasita eta ordu erdirik behin 14:20tik aurrera. Lehen trena: 7:20. Azken trena: 21:50ean.

Deba-Zumaia-Deba zerbitzua autobusez eskainiko da lanengatik.

LASARTE-HENDAIA: Goizez zenbait zerbitzu kendu egingo dira. Orduro tren bat eskainiko da 9.30tik aurrera. Lehen trena: 7:30. 15:00etatik aurrera ordutegiak ohikotasuna berreskuratuko du eta igandeetako eta jaiegunetako ohikoa izango da.

HENDAIA- LASARTE: ordu erdiro 9:33tik 14:33ra, gero ohiko ordutegia. Lehen irteerak: 7:03 eta 8:33

IGANDEA, IRAILAK 11 

ZUMAIA-AMARA: orduro 9:00etatik 15:00etara. 10:11n eta 10.30ean zerbitzu gehigarriak irtengo dira. Arratsaldez ordu erdiro igandeetako eta jaiegunetako ohiko zerbitzua burutuko da.

AMARA-ZUMAIA: Igandeetako eta jaiegunetako ohiko ordutegiari eutsiko zaio eta Amaratik orduro irtengo dira 7:50ean hasita eta ordu erdirik behin 14:20tik aurrera. Lehen trena: 7:20. Azken trena: 21:50ean..

LASARTE-HENDAIA-LASARTE: Goizez zenbait zerbitzu kendu egingo dira. Orduro tren bat eskainiko da 9.30tik aurrera. Lehen trena: 7:30. 14:30etik aurrera ordutegiak ohikotasuna berreskuratuko du eta igandeetako eta jaiegunetako ohikoa izango da.

HENDAIA- LASARTE: ordu erdiro 9:33tik 11:33ra, orduro 14.33ra arte eta gero ohiko ordutegia. Lehen irteerak: 7:03 eta 8:33

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko