Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Aste honetan jarriko da indarrean Turismo Lege berria

2016.eko abuztuak 29
  • Datorren asteazkenetik, abuztuaren 31tik, aurrera, araudi berria jarraituko da Euskadin, helburu duena kalitatezko turismoa eskaintzea, erabiltzaileak babestea eta lehian berdintasun-baldintzak ziurtatzea

Euskadiko Turismo Lege berria joan den uztailaren 28an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta datorren abuztuaren 31n, asteazkenean, jarriko da indarrean.  Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak prest daude legea aplikatzean sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta erabiltzaileei erantzuteko.

-      Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945-017.770

-      Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 94-403.14.00

-      Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: 943-022.500

Bi hamarkadaren ondoren ulertzekoak diren aldaketak egin diren arren, turismoaren sektorearen egungo errealitatea arautu eta babestuko duen esparru berri baten premia ikusi da, batez ere azken urte hauetan, eta Eusko Jaurlaritzak premia horri erantzun nahi izan dio Lege honekin. Behar hori dagoela argi eta garbi azaldu su sektoreak berak, bai eta euskal gizarteak ere. Eta ostatu-eskaintzari dagokionez, honela geratu da:

ERABILERA TURISTIKORAKO ETXEBIZITZAK

Definizioa:

Erabilera turistikoko etxebizitzak: turismorako edo oporretarako ostatu modura merkaturatzen diren etxebizitzak dira, edozein motatakoak, jabeak, ustiatzaileak edo kudeatzaileak hirugarren batzuei lagatzen dizkienak, aldi baterako eta berehala erabiltzeko moduan. Maiztasunez edo ohikotasunez eta kontraprestazio ekonomiko bidez merkaturatzen dira, zuzenean edo zeharka.

Irismena:

Honako eraikin hauek sartzen dira sailkapen honen barruan (zerrenda ez da ez osoa, ez mugatua):

- Jabetza horizontaleko etxebizitza independenteak, familia anitzeko eraikinetan edo eranskinetan daudenak.

- Familia bakarreko etxe bakarrak edo binakakoak.

- Eraikuntza aurrefabrikatu finkoak edo antzekoak.

Etxebizitza horien barruan sartzen dira apartamentu partikularrak, estudioak, pisuak, villa deritzenak eta txaletak. Ezin da erabili erroreak eragin ditzakeen izendapenik.

Ohikotasuna dagoela ulertuko da, baldin eta etxebizitzen publizitate- edo merkaturatze-ekintzak egiten badira turismo-eskaintzarako edozein bitarteko, euskarri edo kanal erabiliz, edo ostatua ematen bada urtean bitan edo gehiagotan, jarraikako 31 egunez edo gutxiagoz.

Honako hauek sartzen dira lege honen 2.n) artikuluan zehazten diren turismo-eskaintzen kanalen barruan: etxebizitzetako egonaldi turistikoak epe motzerako merkaturatzen dituzten enpresak, eta opor-erabilerarako etxebizitzak eskaintzen dituzten higiezinen merkatuko agente edo bitartekaritza-enpresak.

Funtzionamendu-araubidea:

Ezin izango da etxebizitzarik errentatu jarduera hasteko beharrezkoa den aldez aurreko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-administrazioan. Lege honen ondorioetarako, klandestinotzat joko da adierazpen hori egin gabe etxebizitzak kontratatzea edo ustiatzea (53.6 art.).

Errentapeko etxebizitza bat turismo-erabilerarako lagaz gero, errentariak aurkeztu beharko du erantzukizunpeko adierazpena, eta inskribatuta egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan. Era berean, egin nahi duen jardueraren berri eman beharko dio, nahitaez, errentatzaileari. (53.1 artikulua, bigarren paragrafoa.

Erabilera turistikoko etxebizitzek lehen okupazioko lizentzia edo bizigarritasun-zedula eduki beharko dute (53.10).

Erregelamenduz garatuko dira establezimendu horien funtzionamendu-araubidea, erabilera turistikoko etxebizitzek bete behar dituzten betekizun eta baldintzak eta bereizgarriak (53.8 art.).

Oharra: erregelamendua onetsi arte ez da egongo kategoriarik, ez betekizun berezirik, ez bereizgarririk, ez dispentsarik. Hala ere, jardueraren titularrak baditu eskubideak eta betebeharrak, eta turistak (turismo-erabiltzaileak) ere bai, honako lege honetan arautzen direnak, hain zuzen: 13/2016 Legea, uztailaren 28koa, Turismoarena.

Titularrak bisita-liburua eta erreklamazio-orriak eduki behar ditu, eta Legean adierazten diren gainerako eskakizun guztiak bete behar ditu.

Etxebizitzari alta emateko prozedura

Gerora erregelamenduz gara daitekeena eragotzi gabe, lege hau indarrean sartu, eta erabilera turistikoko etxebizitzek eta erabilera turistikoko logela partikularretako ostatuak trafiko turistikoan jardun nahi badute, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, lege honen20. artikuluan zehaztutakoaren arabera (Hirugarren xedapen iragankorra).

Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua:

Non eskuratu:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde ordezkaritzetan edo Euskadiko turismoaren web orri profesionalean, erabilera turistikoko etxebizitza eta etxe partikularretako logeletako ostatuen inguruko prozeduren atalean, hain zuzen: (www.industria.ejgv.euskadi.eus/..)

Non aurkeztu:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde ordezkaritzetan (hiru hiriburuetan), egoitza elektronikoan, Zuzenean zerbitzuan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak, 38.4 artikuluan ezartzen dituen organoetan.

Izapideak: Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ondoren etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta geratuko da.

Zerbait aldatzen bada (jarduerari uztea barne) eta aldaketak titulartasuna edo haren inskripzioaren inguruabarren bat ukitzen badu, Turismo Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta aldaketaren frogagiria aurkeztu beharko zaio.

Etxebizitza baten iragarkietan haren erregistro-zenbakia agertu behar da.

Erantzukizunpeko adierazpenaren aurkezpenaren ondorioak:

1. Turismo-jarduera hastea.

2. Titularrak turismoaren arloko arautegian eskatzen diren erregistroak arteztu eta erabili behar ditu jardueran ari den bitartean.

3. Turismoaren arloko arautegian jardueran aritzeko eskatzen diren betekizunak betetzen direlako frogagiriak Turismo Zuzendaritzaren esku jarri behar dira hark eskatzen duen guztietan.

ERABILERA TURISTIKOKO LOGELETAKO OSTATUA

Irismena:

Ostatu-zerbitzuen sustapena, eskaintzaren koordinazioa eta erabiltzaileen eskubideak bermatzeko, etxebizitza partikularretako logeletan oporretarako edo turismorako ostatu-zerbitzuak prezio bidez eskaintzen dituztenek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko diote EuskadikoTurismo Administrazioari, adieraziz trafiko turistikoko jarduerak egiten dituztela. Hori egin ezean, 53.6 artikuluan adierazitako ondorioak izango dituzte.

Etxebizitza partikulartzat hartuko da titularraren benetako egoitza.

Ostatu-mota honen barruan sartzen dira, besteak beste, «bed and breakfast» eta «bed andbrekky» deiturikoak. Ezin da erabili erroreak eragin ditzakeen izendapenik.

Ohikotasuna dagoela ulertuko da baldin eta logelen publizitate- edo merkaturatze-ekintzak egiten badira turismo-eskaintzarako edozein bitarteko, euskarri edo kanal erabiliz, edo ostatu ematen bada urtean bitan edo gehiagotan, jarraikako 31 egunez edo gutxiagoz (54.7 art.).

Funtzionamendu-araubidea:

Titular berak ezin izango du, inolaz ere, logelarik eskaini edo merkaturatu etxebizitza batean baino gehiagotan; hala eginez gero, azken ostatu horiek beste establezimendu-mota bat direlaulertuko da.

Erregelamenduz ezarriko da zenbat plaza eskaini ahal izango diren gehienez ere etxebizitza berean. Gainditzen bada baimendutako turismo-plazen kopurua, ostatua hotel-establezimendutzatjoko da, eta, beraz, horrelako establezimenduei ezartzen zaizkien betekizun eta baldintza berak bete beharko dira. (54.3 art.).

Errentapeko etxebizitza bateko logelak turismo-erabilerarako lagaz gero, errentariak aurkeztubeharko du erantzukizunpeko adierazpena. Era berean, egin nahi duen jardueraren berri eman beharko dio, nahitaez, errentatzaileari (54.5 art.).

Erregelamenduz garatuko dira erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logelen funtzionamendu-araubidea, bete behar dituzten betekizun eta baldintzak eta bereizgarriak (54.8 art.).

Oharra: erregelamendua onetsi arte ez da egongo kategoriarik, ez betekizun berezirik, ez bereizgarririk, ez dispentsarik. Hala ere, jardueraren titularrak baditu eskubideak eta betebeharrak, eta turistak (turismo-erabiltzaileak) ere bai.

Titularrak bisita-liburua eta erreklamazio-orriak eduki behar ditu, eta Legean adierazten diren gainerako eskakizun guztiak bete behar ditu.

Ostatuari alta emateko prozedura:

Gerora erregelamenduz garatu daitekeena eragotzi gabe, lege hau indarrean sartu, eta erabilera turistikoko etxebizitza eta etxe partikularretako logeletako ostatuek trafiko turistikoan jardun nahi badute, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, lege honen 20. artikuluaren arabera (Hirugarren xedapen iragankorra).

Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua:

Non eskuratu:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde ordezkaritzetan edo Euskadiko turismoaren web orri profesionalean, erabilera turistikoko etxebizitza eta etxe partikularretako logeletako ostatuen inguruko prozeduren atalean, hain zuzen: (www.industria.ejgv.euskadi.eus/).

Non aurkeztu:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde ordezkaritzetan (hiru hiriburuetan), egoitza elektronikoan, Zuzenean zerbitzuan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak, 38.4 artikuluan ezartzen dituen organoetan.

Izapidetzea: erantzukizunpeko adierazpena aurkeztutakoan, etxebizitza Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta geratuko da. Zerbait aldatzen bada (jarduerari uztea barne) eta aldaketak titulartasuna edo haren inskripzioaren inguruabarren bat ukitzen badu, Turismo Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta aldaketaren frogagiria aurkeztu beharko zaio.

Etxebizitza baten iragarkietan haren erregistro-zenbakia agertu behar da.

Erantzukizunpeko adierazpenaren aurkezpenaren ondorioak

1. Turismo-jarduera hastea

2. Titularrak turismoaren arloko arautegian eskatzen diren erregistroak arteztu eta erabili behar ditu jardueran ari den bitartean.

3. Turismoaren arloko arautegian jardueran aritzeko eskatzen diren betekizunak betetzen direlako frogagiriak Turismo Zuzendaritzaren esku jarri behar dira hark eskatzen duen guztietan.

Informazio gehiago:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/informazioa/turismoaren-legeria/r44-tu0015/eu/

Legea aztergai dago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web orrian, turismoaren arloan, “arauak” atalaren barruan: https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2016/08/1603545e.pdf

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko irailak 22

    completamente de acuerdo con los dos comentarios anteriores. Han probado Ustedes a llamar al Kalea, el 80% de los pisos tienen una habitación con dos camas, y una sala con sofá cama, punto, eso sí, 15 días 850€, y absolutamente todo sin declarar.

    A la hora de redactar leyes, para que cumplan su finalidad de generalidad y obligatoriedad, ordenación de la convivencia social a través de criterios de rectitud es fundamental conocer la realidad social, y esta ley deja sin regular la mayoría de la oferta actual.

    Eso por no hablar de los pisos alquilados de esta forma en los que después no funciona el horno, el microondas, los casquillos de las bombilla están podridos, la lavadora no pasa al aclarado no centrifuga y te inunda la cocina día si y día también, pero los propietarios no te devuelven ni un céntimo.

    Por cierto, ¿son Ustedes el órgano competente para recibir reclamaciones en tema de apartamentos turísticos? Gracias

  • 2016.eko abuztuak 31

    Entiendo por tanto que si no se permite que en una vivienda con una habitación y sala independiente de la cocina pernocten más de 2 personas, de forma inmediata se eliminarán las camas supletorias en todos los hoteles de Euskadi, en cuyas habitaciones el espacio es más reducido. Es un completo despropósito.

    Al igual que Iñigo San Sebastián, estoy ansioso por ver de qué forma justifican esta medida, a todas luces dirigida a defender los intereses de unos pocos, o cuánto tardan en rectificar.

    Es curioso que en un camping puedan dormir 4 personas en una tienda de 10 m2, pero no en un apartamento de 40 m2.

  • 2016.eko abuztuak 30

    Leida la ley completa 13/16 veo que requiere para las viviendas turisticas las mismas condiciones de espacio que las dictadas segun la ley general de vivienda, pensada para un uso permanente. Es decir, resulta que en euskadi una vivienda de una habitacion y salon con sofacama, de unos 35-50m2 no es apta para que una familia de 4 miembros pase unos cuantos dias de vacaciones. Vale en el resto del mundo y vale para todos los hoteles, pero aqui, segun esta ley, no vale. Tengo curiosidad por saber como se montan las vacaciones uds. Supongo que es un error y que se enmendara en breve.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)