Berriak Segurtasuna
qrcode

Trafikoaren gaineko eragina Euskal Autonomia Erkidegoan irailaren 1ean eta 2an, Espainiako Txirrindularitza Itzulia dela-eta

2016-08-29

Ertzaintzak gomendatzen du arretaz ibiltzeko eta seinaleak eta agenteak errespetatzeko

Ertzaintzak herritarrei ohartarazi die, irailaren 1ean eta 2an, Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren bi etaparen ondorioz, hainbat eragin izango direla errepideko trafikoan. Eraginik garrantzitsuena lehen egunean izango da, N 634 errepidearen Bilbao eta Galdakao arteko tartean, txirrindulariak bi aldiz igaroko baitira handik, eta Igeldo mendirako igoeran, bigarren etapan.

Ertzaintzak segurtasun-dispositiboa eta probari laguntzekoa prestatu du, eta arretaz ibiltzeko eta seinaleak eta agenteak errespetatzeko eskatzen die bai gidariei eta bai proba jarraituko duten zaleei.

Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegotik igaroko diren bi etapen ibilbidea eta bide-sarean izango duten eragina:

12. etapa: osteguna, irailaren 1a. Etapa, 198,8 km-koa, Cantabriako Los Corrales de Buelna herrian hasi eta Bilbaon amaituko da. Lasterketa 14:43 eta 14:54 artean sartuko da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, aurreikuspenen arabera, 17:27 eta 17:56 artean amaituko da.

Lasterketa Ramales de la Victoriatik (Cantabria) etorriko da eta CA 150 errepidetik sartuko da Euskal Autonomia Erkidegoan BI 630 errepidearen bitartez. Euskal Autonomia Erkidegoan 11 km egingo dituzte, Karrantza Harana / Valle de Carranza Traslaviñarantz igaro eta berriz sartuko dira Cantabriako lurretan. Han 7 km egingo dituzte CA 152 errepidean zehar eta berriz sartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Sopuerta eta Santelices igaro eta, N 634 errepidetik, Muskiz, Ortuella, Valle de Trapaga-Trapagaran, Bilbao, Galdakao, Elorritxueta gaina (Vivero), Bilbao, Galdakao, Elorritxueta gaina (Vivero) ibilbidea egingo dute, Bilbaoko Kale Nagusian, Maria Diaz Haroko kalearekiko elkargunean, kokatutako helmugara iristeko.

Elorritxuetarako (Vivero) igoerarako, errepidea 11:00etan itxiko dute zirkulaziorako. Zirkulazioaren gaineko eragina garrantzitsua izango da Bilbaotik Galdakaoraino N 634 errepidean, lasterketa bi aldiz igaroko baita Bilbaotik eta Elorritxueta gainetik (Vivero) Galdakaon.

13. etapa: ostirala, irailaren 2a. Etapa, 211,4 km-koa, Bilbaon hasi eta Nafarroako Urdazubi / Urdax herrian (Dantxarinea) amaituko da, Frantziako lurretan zehar ibili ondoren. Irteera Bilbaoko udaletxean kokatuko da. Irteera 11:45ean emango da eta txirrindulariek ibilbide neutralizatu hau egingo dute: Udaletxeko zubia, Uribitarte pasealekua, Abandoibarra etorbidea, Guggenheim Museoa, Jesusen Bihotza plaza, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Federico Moyua plaza, Recalde zumarkalea, Salbeko zubia, Maurice Ravel etorbidea, BI 625. Artzain Onaren kalea, Guridi Musikariaren plaza, Zumalacarregui etorbidea, BI 625. N 634.

Abiadazko irteera N 634 errepidearen 105 kilometro-puntuan finkatuta dago (Galdakaoko udalerriko lurretan). Errepide horri jarraituta, herri hauetatik igaroko da lasterketa: Amorebieta-Etxano, Durango, Berriz, Zaldibar, Ermua, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Deba, Zumaia, Zarautz, Orio, Igeldo mendiko gaina, Donostia / San Sebastian, Errenteria, Oiartzun eta Aritxulegi gaina; hor Nafarroako lurretara igaroko da. Igeldo mendirako igoerarako, errepidea 11:00etan itxiko dute zirkulaziorako. Oiartzunen ere mugatu egingo da zirkulazioa, behar izanez gero bidea itxita, Aritxulegi gainerako sarbidean. Azkenik, zirkulazioa eten egingo da txirrindulariak igaro baino ordubete lehenago. Etenaldi horiek eragin berezia izango dute N 634 errepidea sarbide duten herrietan.

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @GBusturialdea
    2016-08-31

    Comentario de Twitter:
    RT @GizBermeo: #Txirrindularitza Itzuliak eragina izango dau errepideko trafikoan irailaren 1ean eta 2an. ► https://t.co/ltekuUgR9H https:/…

  • Argazkia SN Robot
    @FJavivilla
    2016-09-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Mungia_Polizia: Afección al tráfico en carreteras de Euskadi por la Vuelta Ciclista a España los días 1 y 2 de setiembre https://t.co/

  • Argazkia SN Robot
    @Mungia_Polizia
    2016-08-31

    Comentario de Twitter:
    Trafikoaren gaineko eragina Euskal Autonomia Erkidegoan irailaren 1ean eta 2an, Espainiako Txirrindularitza Itzu... https://t.co/xbgmtuGKg4

  • Argazkia SN Robot
    @Mungia_Polizia
    2016-08-31

    Comentario de Twitter:
    Afección al tráfico en carreteras de Euskadi por la Vuelta Ciclista a España los días 1 y 2 de setiembre https://t.co/hyov7l8eOy

  • Argazkia SN Robot
    @GizBermeo
    2016-08-30

    Comentario de Twitter:
    #Txirrindularitza Itzuliak eragina izango dau errepideko trafikoan irailaren 1ean eta 2an. ► https://t.co/ltekuUgR9H https://t.co/ZU3YlFQrwU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko