Berriak Segurtasuna
Eu

Hauteskunde-batzorde zentralak abuztuaren 27tik irailaren 5era luzatu du AEHE eta AAHE boto-eskaera

2016.eko abuztuak 26

Hautesle Erroldaren Bulegoak irailaren 7a arteko epea izango du hauteskunde-dokumentazioa igortzeko, hasiera baten finkatutako data baino egun bat gehiago

 

Hauteskunde-batzorde zentralak luzatu egin du gaur atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldakoen (AEHE) eta aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (AAHE) botoa eskatzeko epea, Eusko Legebiltzarrerako irailaren 25eko hauteskundeei begira. Hasiera batean, atzerritik botoa eskatzeko epea
abuztuaren 27an amaitzen zen, eta orain, luzapenari esker, modu egonkorrean edo aldi baterako atzerrian bizi diren euskal hautesleek irailaren 5a arte eskatu ahal izango dute botoa.

Halaber, hauteskunde-batzorde zentralak erabaki du Hautesle Erroldaren Bulegoak hauteskunde-dokumentazioa igortzeko epea ere luzatzea, eta hasiera batean finkatutako data baino egun bat gehiago eman dio horretarako, irailaren 7a arte. 

Batzordeak ofizioz hedatu du erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegora, Galiziako zenbait alderdi politikok Galiziako Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako formulatu duten eskaera ikusita, horiek ere irailaren 25ean egingo dira-eta.

Hauteskunde-aldian opor-egunak izatea bezalako inguruabarrak biltzen direnean atzerrian bizi diren egoiliarrei botoa emateko eskubidea ahalbidetzeko egin ohi den luzapena da.

Atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-errolda (AEHE), 2016ko ekainaren 1ean —udaletxeetan eta kontsuletxeetan abuztuaren 8tik 15era jendaurrean jarritakoa— nabarmen handitu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 56.140 hauteslek osatzen zuten atzerrian bizi ziren egoiliarren hautesle-errolda eta irailaren 25erako erroldan, aldiz, 69.130 hautesle daude, hots, botoa eman dezaketen 12.990 pertsona gehiago. Hortaz, gehikuntza % 18,8koa izan da.

 

 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko