Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Gasteiz "mugikortasuna, iraunkortasuna eta ingurumenaren kudeaketaren arloan iraunkortasun eredu bat" dela dio Arriolak

2010.eko urriak 13

2008ko abenduan inauguratu zenetik, 9 milioi pertsonak erabili dute Gasteizko tranbia

Madrilen tranbiei buruzko Kongresu batean parte hartuko duten delegatuei harrera egin diete gaur Gasteizen

Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak urriaren 18tik 24ra Madrilen egingo den Metro Arin eta Tranbien Munduko 10. Konferentzian parte hartuko duten pertsonen ordezkaritza bati harrera egin diote gaur. Konferentzia UITP (Garraio Publikoen Nazioarteko Batasuna) erakundeak eta Madrilgo Garraioen Eskualdeko Partzuergoak antolatu dute.

Ordezkaritza Gasteiz bisitatzera joan da EuskoTran zerbitzua ezagutzeko, izan ere, Arabako hiriburua Espainiako tranbia eta metro arinen sistemen ezarpenaren eredurik onenetakoen artean hautatua izan baita.

Garraio sailburuak Gasteiz modernitatearen arloko "eredurik paradigmatikoenetako bat" dela azpimarratu du, bere "hobetzeko nahiagatik eta hiriko espazioak iraunkorrago egin nahi dituelako, urteak baitaramatza Espainian bizi-kalitaterik altuena daukan hirietako bat izatea lortzea ahalbidetu dion hiri-garapen prozesu batean murgilduta".

Iñaki Arriolaren hitzetan, 2008ko abenduan inauguratu zenetik, 9 milioi pertsonak erabili dute tranbia. "Bederatzi milioi erabiltzaile horiei esker 'tranbia atseginaren efektua' delakoa lortu da, hau da, azpiegitura isil, puntualago, erosoago, azkarrago, erregularrago, eta gainera, CO2rik isurtzen ez duenez, askoz ekologikoagoan zirkulatzen duen tranbia bat", gehitu du.

Bere esku-hartzean, sailburuak adierazi du Gasteiz "mugikortasuna, iraunkortasuna eta ingurumenaren kudeaketaren arloan iraunkortasun eredu bat" dela. Horrez gain, urriaren 21ean Arabako hiriburua European Green Capital bihurtzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren esku-hartzea ere goraipatu ditu.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • consejero de vivienda, obras públicas y transportes, Iñaki Arriola y el alcalde de Vitoria-Gasteiz, Patxi Lazcoz